Errege Lorategi Botanikoa Espainiako Madril hiriburuan dagoen Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiaren ikerketa zentro bat da.
1755eko urriaren 17an Fernando VI.ak Migas Calientes Lorategi Botanikoan sortu zuen, Manzanares ibaitik hurbil. 1781ean Karlos III.ak gaur egungo Prado pasealekuko egoitzara lekualdatzea agindu zuen, orduantxe eraikitzen ari zen Espainiako Natura Zientzien Museo Nazionalaren alboan (gaur egungo Pradoko Museoa). Lorategi botaniko honek hiru terrazetan Europako landarediaz gain Amerika eta Ozeano Barekoa ere badauzka.
Iruditegia
-
-
Planoa.
-
Udazkena lorategian.
-
Lorategia.
Kanpo estekak