Resurrection (euskaraz Berpizkunde), 1999ko Russell Mulcahy australiar zinema zuzendariaren beldurrezko thriller bat da. Christopher Lambert, Robert Joy, Barbara Tyson, Rick Fox eta Leland Orser aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, Chicago. John Proudhomme (Christopher Lambert) hirira lekualdatu berri duten cajun polizia detektibe bat da. Berak eta Andrew Hollinsworth (Leland Orser) detektibe lankideak hilketa izugarri bat ikertzeko ardura jasoko dute. Biktima odol putzu batean sarturik, beso bat moztua eta haren odolarekin lehioan "badator..." esaldia idatzita agertu da. Bi poliziek erailketa sail beldurgarri baten hasieran besterik ez daudelako susmoa dute, denak erritual berbera jarratuz: gorpuaren zatiren bat moztea. Hiltzailearen helburua Berpizkunde Iganderako Kristoren gorputza berregitea izango da.
Aktoreak
Kanpo estekak