Repsol, S.A. (jatorriz, izen osoaren letra batzuk hartuta sortua: Refineria de Petróleos de Escombreras Oil) gas eta petrolioko nazioarteko enpresa espainiarra da, 30 herrialde baino gehiagotan dihardu eta liderra da Espainian eta Argentinan. Munduko hamar petrolio-enpresa pribatu handienetakoa da eta Latinoamerikan energia-konpainia pribaturik handiena da aktiboei dagokionez.
1999an, Argentinar YPF enpresa erosi zuen Repsolek, Repsol YPF S.A. sortuz. 2012anArgentinako gobernuak YPF enpresa argentinarra nazionalizatu zuenetik, Repsolek bere jatorrizko izena berreskuratu du.
2014koabenduaren 16an jakin zenez, Repsolek Talisman Energy kanadarra erosiko zuen 10.000 milioi euroren truke. Azken bost urteetan egin zuen nazioarteko salerosketarik handiena izan zen[1].