Repo Men, 2010eko Miguel Sapochnik ingelesak zuzendutako zientzia-fikziozko ekintza eta thriller film bat da. Eric Garcia idazlearen The Repossession Mambo eleberrian oinarritua dago. Jude Law, Forest Whitaker, Liev Schreiber, Alice Braga eta Carice van Houten aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
2025. urtea, gizakiak The Union enpresari esker urte gehiagoz bizitzeko gai dira, jatorriko gorputz organuak hutsegin aurretik horiek ordezkatzeko organu artifizialak ekoizteaz ardiratzen baita. Arazoa organu artifizialak garestiak direla da, eta horiek behar den garaian ordaintzen ez dituzten bezeroei, Repo Gizonek berehala kentzen dizkiete, bezeroak zein egoeratan gelditzen diren axola gabe. Remy (Jude Law) betebehar horretaz arduratzen da, enpresako repo gizon onena izanik. Egun batez, bihotzekoa jasan eta bihotz artifizial bat jarriko diote. Une horretatik aurrera, bere lanbidea zalantzan jartzen hasiko da.
Aktoreak
- Jude Law: Remy, repo man bat
- Forest Whitaker: Jake Freivald, Remyren lankidea
- Liev Schreiber: Frank Mercer, Remyren nagusia
- Alice Braga: Beth, hainbat organu artifizial dituen abeslaria
- Carice van Houten: Carol, Remyren emaztea
- Chandler Canterbury: Peter, Remyren semea
- RZA: T-Bone, soul abeslari hasiberria
- Yvette Nicole Brown: Rhodesia, legezkanpoko egoitza bateko burua
- John Leguizamo: Asbury, merkatu beltzeko organu trafikatzailea
- Liza Lapira: Alva, merkatu beltzeko zirujau laguntzailea
- Joe Pingue: Raymond Pearl, Remyren lankidea
- Tiffany Espensen: Alva gaztea
Kanpo estekak