Real Genius (euskaraz Benetako Jenioa), 1985eko Martha Coolidge estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko komedia film bat da. Val Kilmer, Gabe Jarret, Michelle Meyrink eta William Atherton aktoreek antzeztu zuten.
Nolabaiteko antzekotasuna duten Back to the Future, My Science Project eta Weird Science zientzia-fikziozko nerabe komedia filmeekin batera urte berean estreinatu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mitch Taylor (Gabriel Jarret) bere ultramore-laserrarekin egindako esperimentuei esker Pacific Teach zientzia-zentroan ikasteko beka lortu duen hamabost urteko talentudun nerabea da. Jenio bat izan arren, bere jaiotetxetik urrun bizitzeak beldurtzen du. Aldiz, Chris Knight (Val Kilmer) zentro horretan jada hiru urte ikastend aramatzan nerabea da, eta ikastetxe horretako ikasle onenetakotzat joa, alegia, AEBetako "nerabe buruagienetako" bat bezala.
Aktoreak
Kanpo estekak