Ramón Serrano Súñer (Cartagena, 1901eko irailaren 12a - Madril, 2003ko irailaren 1a) espainiar politikari frankista izan zen.
Biografia
Zuzenbide-ikasketak egin zituen Zaragozan, Bolonian eta Erroman. 1933. urtean diputatu hautatu zuten CEDA koalizio eskuindarraren eskutik. Franco diktadorearen ezkonanaia zen, eta falangisten batasuna bultzatu zuen. Francoren lehen lau gobernuetako kidea izan zen, eta Alemaniaren eta Italiaren aldeko agertu zen Bigarren Mundu Gerran. 1942. urtean gobernutik baztertu zuten Begoñan karlisten eta falangisten artean izan ziren istiluak zirela eta. Saiakera-liburuak idatzi zituen.
Lanak
Erreferentziak
Kanpo estekak