Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuan aipatzen denez 1864an eraiki ziren Eskola kalean bertan udal eskolak.
1980ko urtarrilaren 19an inauguratu zen Eskola kalearen eta Santa Ana kantoiaren ertzean dagoen eraikina[2]. Handik gutxira akordio bat lortu zuten ikastetxearen ondoan zeuden baratzeen jabeek eta Udalak eskolaren patioa handitzeko[3]
2000 urtearen inguran "ghetto-eskola[4]" bat zen, soilik 50 ikaslerekin, gehienak etorkinak eta ijitoak[5]. Alde Zaharreko hainbat elkartek Auzoan Hazi-Hezi-Bizi plataforma sortu zuten, eskola indarberritzeko asmoz. 2003an D eredua ezarri zen eskolan eta handik aurrera biziberritu egin da.
2014ko urtarrilean amaitu zen Haur Hezkuntzako gunearen eraberritzea, Europa iparraldeko pedagogia eredua jarraituz[6].
Kultura ondarea
Ikastetxearen parte da Eskola kaleko 12 etxea. Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Alde Zaharreko monumentu multzoan sailkatuta dauka[7], Gasteizko kultura ondasunen barruan.
Horma irudia
2018ko udan Auzoan hazi, hezi eta bizi horma-irudia inauguratu zen Santa Ana kantoiko horman[8].
Guraso elkartea
Basartea[9] guraso elkarteak eskolaz kanpoko ekintzak eta bestelako jarduerak antolatzen ditu.