Gasteizko Eskola kalea Alde Zaharrean dago. Hiribilduaren jatorrizko trazatuaren hiru kaleetako bat da, Frai Zacarias Martinez eta Santa Maria kaleekin batera.
Kokapena
Alde Zaharraren goiko aldean dago. Frai Zakarias Martinez kalean hasten da, Goiuri Jauregiaren ondoan, eta Santa Maria plazaraino iristen da.
Luzera
310 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 11 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 22raino.
Historia
Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera 1864 urteko udan eskolak eraiki ziren kale honetan.
Eraikinak
Erreferentziak
Kanpo estekak
- ↑ (pdf) Gasteizko Toponimia. .