Richard Alpert, baita ere Baba Ram Dass बाबा राम दास bezala ezaguna (Boston, Massachusetts, 1931ko apirilaren 6-Maui, Hawaii, 2019ko abenduaren 22), unibertsitate-irakasle, idazle eta guru garaikide estatubatuarra izan zen. Ezaguna egin zen psikotropoekin esperimentatzeagatik. Bere liburu ezagunena 1971an plazaratu zuen, Be Here Now.
Biografia
Jaiotzez judua, abokatu ezagun baten semea zen. Hinduismora konbertitu zen. Timothy Learyrekin batera Harvard Unibertsitatean, 1960. hamarkadan, psikotropoekin esperimentatu zuen. Biak unibertsitatetik kaleratuak izan ziren batez ere haien esperimentuetan ikasleekin lan egiteagatik. Indiara bidai batzuk egin zituen eta han Neem Karoli Baba gurua ezagutu zuen; elkarrekin lan egin zuten. Hawaiin bizi zen. 2019ko abenduaren 22an Mauin hil zen, larogeita zortzi urte zituelarik.[1]
Obra
Liburuak
Dokumentalak
- Ram Dass, Fierce Grace (Ram Dassi buruzko dokumental biografikoa, Lemle Productionsek 2001ean egina.)
- Ram Dass, Going Home (Ram Dassi buruzko dokumental biografikoa, Netflixek 2001ean egina.)
Erreferentziak
Kanpo loturak