Rakel[1] (hebreeraz: רחל, euskaraz: «ardia») Bibliako pertsonaia da (Has 29:35), Labanen alaba eta Jakoben emaztea.
Biografia
Jakobek Labani eskatu zion alaba eta hark onartu zion, bere zerbitzuan 7 urtez lanean jartzen bazen. Epea amaitu zenean, Rakelen ahizpa Lea eskaini zion Labanek Jakobi eta beste 7 urte zain egon behar izan zuen Rakelekin ezkontzeko. Bi seme izan zituzten, Josef eta Benjamin, eta bigarrenaz erditzean hil zen Rakel. Belendik hurbil hilobiratu zuen Jakobek.
Erreferentziak
Kanpo estekak