Rafael García-Valiño Marcén (Toledo, 1898ko urriaren 24a – Madril, 1972ko ekainaren 29a) espainiar militarra izan zen, Gerra Zibilean matxinoen alde egin zuena.
Biografia
Rifeko gerran parte hartu zuen[1] eta komandante izendatu zuten.
1936ko uztailaren 17 eta 18ko altxamenduan Zarautzen zegoen eta Molarekin bat egitea lortu zuen. Harrezkero nafar erreketeak zuzendu zituen[2]. Gerra ondoren, Marokoko Protektoratu Espainiarraren Mandatari Goren bilakatu zen.
Erreferentziak
- ↑ Fernández López, Javier. (2003). Militares contra el Estado. Madril: Taurus ISBN 84-306-0495-2..
- ↑ Thomas, Hugh. La Guerra Civil Española. , 665 or..