Rachel Donelson Robards Jackson (jaiotza izena: Rachel Donelson, 1767ko ekainaren 15 - 1828ko abenduaren 22) Andrew Jackson AEBko zazpigarren presidentearen emaztea izan zen[1].
Gaur egungo Halifax konderrian jaio zen, Virginian. Rachel John Donelson koronelaren alaba zen, hidrografoa eta Burgessesko Etxeko kidea. Lewis Robardsekin ezkondu zen Nashvillen, baina laster dibortziatu ziren. 1791ean, jada dibortziatuta zeudela pentsatuta, Andrew Jacksonekin ezkondu zen. 1828ko lehendakaritzaren kanpainan, prentsak bere lehen ezkontza aurkitu zuen eta Rachel adulterioz akusatu zuen. Jackson emaztea akusazio horietatik urruntzen saiatu zen, bihotzeko arazoak baitiztuen, baina ezin izan zuen alde egin estatu mailan zabaldu ziren erasoetatik.
Ustez, erasoek sortutako larritasuna zela eta, bihotzekoak jota hil zen 1828ko abenduaren 22an, presidentetarako hauteskundeetan senarra garaile atera eta bi astera, karguaz jabetu aurretik. Ez zen inoiz izan Lehen Dama, eta kargua Emily Donelson ilobak hartu zuen[2].
10.000 lagun baino gehiago joan ziren hiletara. Rachel Jackson 1828ko Eguberrien bezperetan lurperatu zuten.
Erreferentziak
Kanpo estekak