Rachel Fattal (Los Alamitos, Kalifornia, AEB, 1993ko abenduaren 10a) waterpolo jokalari estatubatuarra da. Fattal Los Alamitos High Schoolera joan zen, eta 2012an graduatu zen. Ondoren, UCLAra joan, eta historian lizentziatu zen, eta waterpoloan jokatu zuen; 2017an graduatu zen[1].
2015eko Munduko Uretako Txapelketan, urrezko domina irabazi zuen talde amerikarraren parte izan zen, non gidari postuan jokatzen zuen[2]. 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarraren parte izan zen Italiaren (zilarrezkoa) eta Errusiaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz[3]. 2016ko Olinpiar Jokoetan, esprinter nagusia izan zen 17 esprint irabazita[4]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, berriro, urrezko domina irabaziko zuen AEBko taldearekin Espainiako eta Hungariakoaren aurretik sailkatuz. Hauxe izan zen AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek [5][6].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Gainerako lorpenak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak