Rachel Cusk (Saskatoon, Kanada, 1967ko otsailaren 8a) Erresuma Batuan bizi eta lan egiten duen idazlea da.
Haurtzaroa eta hezkuntza
Cusk Kanadan jaio zen 1967an, eta haurtzaroa Los Angelesen igaro zuen 1974ra arte. Gero Erresuma Batura joan zen bizitzera, eta bertan literatura ingelesa ikasi zuen Oxfordeko New Collegen.
Ibilbidea
Cuskek eleberriak eta fikziozkoak ez diren lanak idazten ditu. Lehen eleberria, Saving Agnes, 26 urterekin argitaratu zuen. Lan horretan feminitatea eta gizarte-satira lantzen ditu, bere gainerako ibilbidean nagusi izango diren gaiak. Hala ere, eleberriak genero gisa emakumeen esperientziak irudikatzeko dituen mugak direla eta, ez-fikziozko lanak idazten hasi zen. Hala, amatasunari eta dibortzioari buruzko bere kontakizun autobiografikoak (A Life's Work eta Aftermath) iraultzaileak bezain eztabaidagarriak izan ziren.[1][2]
Cuskek esperientzia pertsonala irudikatzeko modu berri bat bilatzen saiatu zen, subjektibotasuna eta literaltasuna saihestuz, ezarritako literatura-konbentzioetatik libre. Proiektu hori trilogia bihurtu zen: Outline, Transit eta Kudos.
Bizitza pertsonala
Cusk Siemon Scamell-Katz artistarekin ezkonduta dago. Londresen eta Norfolk artean bizi dira, bi alabekin. Aurretik Adrian Clarke argazkilariarekin ezkonduta egon zen, 2011ra arte. Dibortzioa bere obraren gai nagusietako bat izan da.[3]
Lanak
Eleberriak
- Saving Agnes (1993)
- The Temporary (1995)
- The Country Life (1997)
- The Lucky Ones (2003)
- In the Fold (2005)
- Arlington Park (2006)
- The Bradshaw Variations (2009)
- The Outline Trilogy
- Outline (2014). Gaztelaniazko itzulpena, A contraluz (Libros del Asteroide, 2016).[4]
- Transit (2017). Gaztelaniarako itzulpena, Tránsito (Libros del Asteroide, 2017).[5]
- Kudos (2018). Gaztelaniazko itzulpena, Prestigio (Libros del Asteroide, 2018).[6]
Ez-fikzioa
- Life's Work: On Becoming a Mother (2001). Gaztelaniazko itzulpena, Un trabajo para toda la vida. Sobre la experiencia de ser madre (Libros del Asteroide, 2022)[7]
- The Last Supper: A Summer in Italy (2009)
- Aftermath: On Marriage and Separation (2012). Gaztelaniazko itzulpena, Despojos. Sobre el matrimonio y la separación (Libros del Asteroide, 2020).[8]
- Coventry: Essays (2019)
Sarrerak eta hitzaurreak
Sariak
Erreferentziak
Kanpo estekak