RTF (ingelesez Rich Text Format, Testu Formatu Aberatsa) formatua duen testuaz eta grafikoz osaturiko fitxategiak kodetzeko eta aplikazio eta plataforma ezberdinen artean formatua galdu barik bidaltzeko Microsoftek 1987 eta 2008 urteen artean garatutako formatu pribatiboa da. Haren espezifikazioak publikoak dira eta, horri ezker, testu prozesadore guztiz gehienek irakurri eta editatu dezakete.
RTFa zabaldu arte, bihurtze-programak erabili behar ziren sistema eragile ( eta software ) ezberdinetan sortutako fitxategiak bidaltzeko. RTF erabiliz hau errez egin daiteke.
RTF fitxategi batek formaturik gabeko testu bat du, eta horrez gain, estandarraren ikur eta agindu batzuk testuko atal bakoitzari ezaugarri zehatz batzuk gehitzeko. Idazle izenaz ezagutzen den programa batek, jatorriko aplikazioaren formatuzko fitxategia hartu eta RTF fitxategi bilakatzen du. Beste puntuan, beste programa batek ( irakurlea ) RTF fitxategi hartu eta helmugako aplikazioan erabilitako formatura pasatzen du.
Adibidea
RTF adibide bat:
{\rtf
Egun on!
\par
Hau {\b testu} txiki bat da.
\par
AGUR
}
Horrela ikusiko da:
Egun on!
Hau testu txiki bat da.
AGUR
Ikus, gainera
Kanpo estekak