RSA

RSA 1977 urtean Ronald Rivest, Adi Shamir eta Leonard Adlemanek sortu zuten kriptografia-sistema edo zifratze-sistema da[1]. Oso zifratze-sistema segurua da eta zenbaki-teorian oinarritzen da. Berezia da publikoa den gako bat erabiltzen duelako. Erabiltzaile bakoitzak bi zifratze-gako ditu: bata publikoa eta bestea pribatua. Mezuak zifratuta jaso nahi dituen pertsonak bere gako publikoa beste edonori pasatzen dio, baina mezu zifratu horiek irakurtzeko behar den gako pribatua berak bakarrik daki. Sistema honetan abantaila handia da igorle eta hartzailearen artean ez dela gako sekretua adostu behar.

Adi Shamir, RSA algoritmoaren hiru egileetako bat.

RSA algoritmoa erabiliz bidalitako mezuetan zenbakiak agertzen dira letren ordez. Zifratzearen funtzionamendua ausaz aukeratutako bi zenbaki lehen handi (gutxienez 100 digitu) lortzean datza, mezua zifratuta bidali dadin. Uste da RSA segurua izango dela zenbaki handi bat lehenen produktuan deskonposatzeko modu azkarrak ezagutzen ez diren bitartean.

Historia

1976. urtean Whitfield Diffie eta Martin Hellman ikerlariek, gako publiko eta gako pribatu asimetrikoan (hau da, bi gako ezberdin, non bat izateak ez duen bestearen informaziorik ematen) oinarritutako kriptosistemaren kontzeptua asmatu zuten. Zenbaki teoria aplikatuz zifratze-sistema eraginkor bat sortzen saiatu ziren aritmetika modularra erabiliz. Funtzionatzen zuen zifratze-sistema bat lortzetik hurbil geratu baziren ere, ez zuten lortu noranzko bakar batean zuzendua dagoen funtzio bat formulatzea; gako publikoaz gako pribatua lortzea posiblea zen.

Ron Rivest, Adi Shamir eta Leonard Adleman MIT-ko ikerlariak urtebetez aritu ziren noranzko bakar batean zuzendua dagoen eta kontrako noranzkoan erabiltzea zaila den funtzio baten bila. Gogor saiatu ondoren, ezinezkoa zela pentsatzen hasiak zirela, Rivest funtzioari buruz pentsatzen aritu zen gau oso bat, eta lan mordoa egin ondoren, hurrengo egunerako lortua zuen funtzioa[2].

Gaur egun RSA kriptosistemako gakoak kalkulatzen dituen algoritmoari, RSA algoritmoa deritzo[3].

Funtzionamendua

Funtzionamenduaren adibidea

RSAren funtzionamenduaren ideia hurrengoa da: igorleak giltzarrapo bat irekita duen kutxa bat bidaltzen dio hartzaileari, eta igorleak bakarrik du giltza. Hartzaileak kutxa jaso, mezua idatzi, kutxan jarri eta giltzarrapoarekin ixten du (orain hartzaileak ezin du mezua irakurri). Hartzaileak kutxa igorleari bidaltzen dio eta giltzaz irekitzen du. Adibide honetan, giltzarrapodun kutxa igorlearen “gako publikoa” da, eta giltzarrapoaren giltza haren “gako pribatua” da.

RSA Gakoen kalkulua

RSA zifratze-sistema gako publiko eta pribatu asimetrikoetan oinarrituta dago. Gako publikoa, , zifratu gabe bidaltzen da, edonork ikusteko moduan. Bidaltzaileak bidali beharreko mezua gako publiko hori erabiliz zifratzen du eta gako pribatua duen hartzaileak deszifratuko du, berak eta ez beste inork lortuko duelarik bidaltzaileak igorritako informazioa deszifratzea. Mezu zifratua eta gako publikoa ikusi dituzten gainerakoek ezin izango dute mezua deszifratu praktikoa litzatekeen denbora epe batean, beti ere RSA gakoak nahiko handiak badira. Zenbaki handiak faktorizatzeak duen zailtasunagatik gertatzen da hori, eta horretan datza, hain zuzen ere, RSA algoritmoaren segurtasuna[4].

RSA gakoak kalkulatzeko urratsak honakoak dira:

  1. Bi zenbaki lehen eta desberdin aukeratu. Segurtasun arrazoiengatik, zenbaki handiak aukeratzea gomendatzen da (100 digitutik gorakoak).
  2. kalkulatu.
  3. kalkulatu.
  4. -rekin lehen erlatiboa den, hau da, betetzen duen kalkulatu.
  5. kalkulatu, hau da, -ren alderantzizkoa modulu .

Gako publikoa: , gako pribatua: .

Zifratzea

Bidaltzaileak bidali beharreko mezua zifratu aurretik, derrigorrez karaktereak zenbaki bihurtu behar ditu. Horretarako, aukera ezberdinak existitzen badira ere, ASCII kodeketa erabili ohi da. Kodeketa horren arabera, alfabeto latinoko Atik Zrako hizki larriak 65etik 90erako kodeen bidez adierazten dira eta hizki xeheak 97tik 122ra bitarteko kodeen bidez. Testuetan agertu ohi diren gainerako karaktereek ere (zenbakiek, ikurrek, ...) badute beren ASCII kodea esleituta. Kodeketa prozesuaren ondorioz lortzen diren kodeak notazioaz adierazten dira aurrerantzean.

Behin mezua kodetu denean, zifratze-prozesua hasten da. RSA algoritmoaren arabera, kodea zifratzea gako publikoa erabiliz honako eragiketa egitea da:

Berreketa berreketa modular horren emaitza den da zifratutako X. Kode guztiak modu berean zifratuz lortuko du bidaltzaileak mezu zifratua osatzea.

Deszifratzea

Mezua deszifratzea kontrako prozesua aplikatzea da. Hartzaileak mezu zifratua jasotzen duenean, deszifratu beharko du dagokion kodea berreskuratzeko. RSA algoritmoaren arabera, deszifratzea gako pribatua erabiliz honako berreketa modularra egitea da:


RSA zifratze-sistema oso sinplea izateaz gain, oso segurua da gakoak nahiko handiak badira. gako publikoa 200 digitutik gorako bada, bera faktorizatzea ia ezinezkoa gertatzen da gaur egun; ezkutuan geratzen dira eta balioak, eta babestuta gako pribatua. Ondorioz, hartzailea eta ez beste inor izango da mezua deszifratu ahal izango duen bakarra.

Prozesua amaitzeko, kodeak deskodetu besterik ez da egin beharko; kode bakoitzari dagokion karakterea lortuz bidaltzaileak bidalitako jatorrizko mezua berreskuratuko da.

RSA-ren froga

RSA-ren froga Fermaten teorema txikian oinarritzen da. Teorema horren arabera, lehena bada eta osoa zatitzen ez badu, orduan:

Frogatu behar duguna zera da: eta bi zenbaki lehen desberdin izanik eta eta positiboetarako

betetzen bada, orduan

betetzen dela ( eta kongruenteak direla ). Horrela, frogatuta geratuko da kodea gako publikoarekin zifratu ondoren gako pribatuarekin deszifratzean jatorrizko kodea berreskuratzen dela. denez,

idatz daiteke, zenbaki oso ez negatiboa izanik.

frogatzeko, nahikoa da eta modu independentean frogatzea.

kongruentziaren froga. Bi kasu hartu behar dira kontuan:

eta

Lehenengo kasuan, balioa -ren multiploa denez, ere.

Bigarren kasuan,

Fermaten teorema txikia erabiliz, denez, balioa balioaz ordezka dezakegu.

kongruentziaren froga modu berean egiten da.

eta

kasuak hartu behar dira kontuan.

Lehenengo kasuan, balioa -ren multiploa denez, ere:

Bigarren kasuan,

Frogatuta geratzen da , eta zenbaki osoak izanik, betetzen bada,

betetzen dela, hau da, zifratutakoa deszifratuz jatorrizko berreskuratzen dela.

RSA aurkako erasoak

  • Zifratzeko erabilitako gako publikoa txikia denean (e=3 berretzailea, esaterako) eta zifratu beharreko zenbakizko balioa ere txikia denean, balioa gako publikoa baino txikiagoa izatea gerta liteke. Kasu horretan, testu zifratua erraz deszifra daiteke erro eginez eta ondoren zenbaki osoengatik zatituz.
  • Zifratutako mezu bera hartzaileri edo gehiagori bidaliz gero, eta hartzaile guztiek berretzaile bera badute, eta zenbaki lehen ezberdinak izanik, Hondarraren Teorema Txinatarra erabiliz mezu zifratua erraz deszifra daiteke. Testu zifratu berbera ez balitz ere, erasoa arriskutsua litzateke, beti ere testuen arteko erlazio lineala balego.
  • RSA zifratzea guztiz determinista denez, hau da, behin zorizko bi zenbaki lehenak hautatu direnean algoritmoak zorizko osagairik ez duenez, erasotzaileak bidalitako testuak duen eduki bera duen testu bat gako berberaz zifratzen badu, zifratutako testua berdina izango da. Beraz, konparaketa bat eginez baiezta daiteke igorleak bidalitako testua erasotzaileak punturen batean zifratu duen testuaren berdina dela. Baina, zifratze-sistema bat semantikoki segurua dela esateko, testu beraren edozein bi zifratzek desberdinak izan behar dute. RSA ez da berez semantikoki segurua[5], baina "Padding" teknikak erabiliz posible da kriptosistemak ezaugarri hori bereganatzea.
  • RSA kriptosistemaren funtsezko ezaugarri bat honakoa da: gako berak erabiliz gero, bi testu zifraturen zenbakizko balioen biderkadura eta jatorrizko testuen zenbakizko balioen biderkaduraren zifratzea berdinak dira. Erasotzaileak gako pribatua duen hartzailearen mezu bat deszifratzea lortzen badu eta mezu hori deszifraturik itzultzea lortzen badu, gako ezberdin batekin zifratutako testu bat bidal diezaioke erasotzaileak hartzaileari deszifra dezan eta testua deszifratua bueltan jasotzerakoan, erasotzaileak edozein mezu deszifratzeko adina informazio lortuko du RSAren ezaugarri honegatik.

"Padding" Teknika

Azken bi arazo horiek saihesteko asmoz, ohikoa da RSA jatorrizko testuaren zenbakizko kodeketarekin zoriz aukeratutako zenbaki batekin eragiketaren bat egitea zifratu aurretik. Ondoren, jatorrizko testua berreskuratzeko aurkako eragiketa egitea nahikoa izango da. Hori eginez gero, testuaren zenbakizko balioak seguruak direla bermatuko da.

Segurtasuna

Zenbaki konposatuen faktorizazioa eta RSA problema

RSA kriptosistemaren segurtasuna bi problema matematikotan oinarrituta dago: zenbaki konposatu handien faktorizazioaren problema eta RSA problema. RSA algoritmoaz zifratutako testua gako pribatua ezagutu gabe deszifratzea ezinezkotzat jotzen da, aipatutako bi problemen ebazpena oso zaila baita. Gainera, ez dago nahiko eraginkorra den algoritmo bat gako handiez zifratuta dagoen testu bat denbora tarte praktikoan deszifratzeko.

RSA problema, , eta zenbakiak ezagunak izanik, zenbaki bat lortzean datza, non, beteko den. Problema hori ebazteko modurik eraginkorrena zenbakia faktorizatzea da. Behin eta faktore lehenak izanik, erasotzaileak berretzaile bat (gako pribatua) kalkula dezake gako publikoa erabiliz, eta harekin erasotzaileak testu zifratua erraz deszifra dezake ohiko prozedura erabiliz.

nahiko handia bada, RSA algoritmoa segurua da (gaur egun 2048 bitekoa izatea gomendatzen da). zenbakia faktorizatzea ezinezkoa izateko zein tamainakoa izan behar duen neurtzeko asmoz sortu zen, hain zuzen ere, RSA faktorizazio-lehia.

Gako akasdunak

lortzeko erabilitako eta balioak ezin dira "hurbil" egon ( bete behar da). Bestela, Fermaten faktorizazioa erabiliz ez litzateke zaila izango eta aurkitzea jakin batentzako. Beraz, baldintza hori betetzen ez duten eta bikoteak baztertu behar dira.

zenbakiak edo zenbakiak faktore oso txikiak baino ez badituzte, bizkor kalkula daitezke eta , Pollarden algoritmoa erabiliz; halako eta zenbaki lehenen bikoteak ere baztertu behar dira.

Oso garrantzitsua da berretzailea (gako pribatua) nahikoa handia izatea (). Horrela izan ezean eta betetzen bada, gako pribatua era eraginkorrean kalkula daiteke eta gako publikoetatik.

Ausazko zenbakiak ekoizteko algoritmo on baten garrantzia

Kriptografikoki ona den ausazko zenbaki ekoizle (RNG, Random Number Generator) bat erabili behar da eta zenbaki lehenak hautatzeko. Horrez gain, hazia (RNG algoritmo batean sasiausazko zenbakiak kalkulatzeko erabiltzen den zenbakia) ere ahalik eta modu zorizkoenean lortu behar da.

Pausu hori zuzen ez egiteak RSA kriptosistemarekin zerikusirik ez duten erasoak agertzea ahalbidetzen du, RNG algoritmoaren iragargaitasuna erasotuz, alegia.

Denbora-erasoak

Erasotzaileak hartzailearen konputagailuaren ezaugarriak ezagutuko balitu eta mezu bat deszifratzeko beharko duen denbora kalkulatzeko gai izango balitz, gako pribatua kalkulatu ahal izango luke. Horrelako arazoak ekiditeko era bat konputagailuari beti denbora bera erabil dezan programatzea da.

Erreferentziak

  1. Smart, Nigel (February 19, 2008). "Dr Clifford Cocks CB". Bristol University. Retrieved August 14, 2011.
  2. Calderbank, Michael (2007-08-20). "The RSA Cryptosystem: History, Algorithm, Primes"
  3. Robinson, Sara (June 2003). "Still Guarding Secrets after Years of Attacks, RSA Earns Accolades for its Founders" (PDF). SIAM News. 36 (5).
  4. Rivest, R.; Shamir, A.; Adleman, L. (February 1978). "A Method for Obtaining Digital Signatures and Public-Key Cryptosystems" (PDF). Communications of the ACM. 21 (2): 120–126. doi:10.1145/359340.359342.
  5. S. Goldwasser and S. Micali, Probabilistic encryption & how to play mental poker keeping secret all partial information, Annual ACM Symposium on Theory of Computing, 1982.

Kanpo estekak

Read other articles:

Pasquale Padalino Padalino nel 1994 Nazionalità  Italia Altezza 180 cm Peso 74 kg Calcio Ruolo Allenatore (ex difensore) Termine carriera 2004 - giocatore Carriera Giovanili  Foggia Squadre di club1 1988-1992 Foggia62 (1)1992-1993→  Bologna18 (0)1993-1994→  Lecce30 (3)1994-1995 Foggia28 (0)1995-2000 Fiorentina115 (8)2000-2001 Bologna15 (0)2001-2002 Inter0 (0)2002-2004 Como27 (2) Nazionale 1990 Italia U-210 (0)1996 Italia1 (0) Carriera da...

 

Braj Kumar NehruNehru dengan Presiden AS John F. Kennedy di Gedung Putih, 1961 Duta Besar India untuk Amerika SerikatMasa jabatan1961–1968 PendahuluM.C. ChaglaPenggantiAli Yavar JungKomisioner Tinggi India untuk Britania RayaMasa jabatan1973–1977 Informasi pribadiLahir(1909-09-04)4 September 1909Allahabad, Provinsi Bersatu Agra dan Oudh, India BritaniaMeninggal31 Oktober 2001(2001-10-31) (umur 92)Kasauli, Himachal Pradesh, IndiaSuami/istriShobha (Fori) Nehru (Magdolna Friedman)(m. 19...

 

فرانشيسكو سولديرا   معلومات شخصية الميلاد 28 ديسمبر 1892(1892-12-28)ميلانو  الوفاة 20 فبراير 1957 (عن عمر ناهز 64 عاماً)ميلانو  الطول 1.60 م (5 قدم 3 بوصة) مركز اللعب وسط الجنسية إيطاليا (18 يونيو 1946–20 فبراير 1957) مملكة إيطاليا (28 ديسمبر 1892–18 يونيو 1946)  المسيرة الاحترافية1...

Libera ChatDidirikan19 Mei 2021; 2 tahun lalu (2021-05-19)URL situs weblibera.chatDNS primerircs://irc.libera.chat/Rata-rata pengguna43.000[1] (25 Juli 2021)Rata-rata saluran19.000[1] (25 Juli 2021)Konten/subjekPublik Libera Chat, Libera.Chat, atau hanya disebut Libera saja, adalah jaringan IRC untuk proyek perangkat lunak bebas dan sumber terbuka. Libera Chat didirikan pada 19 Mei 2021 oleh para mantan anggota staf Freenode, setelah Freenode diambil alih oleh Andrew Lee,...

 

مصطفى فتحي مصطفى فتحي مع الزمالك عام 2015 معلومات شخصية الاسم الكامل مصطفى محمد فتحي السيد عبد الحميد[1] الميلاد 12 مايو 1994 (العمر 29 سنة)ميت مزاح، محافظة الدقهلية، مصر الطول 1.69 م (5 قدم 6 1⁄2 بوصة)[2] مركز اللعب جناح الجنسية مصر  معلومات النادي النادي الحالي...

 

Municipality in Andalusia, SpainLora de EstepaMunicipality Coat of armsLora de EstepaLocation in SpainCoordinates: 37°16′N 4°49′W / 37.267°N 4.817°W / 37.267; -4.817Country SpainAutonomous Community AndalusiaProvince SevilleComarcaSierra Sur de SevillaGovernment • AlcaldesaSalvador Guerrero Reina (PSOE)Area • Total18 km2 (7 sq mi)Elevation452 m (1,483 ft)Population (2018)[1] • Total8...

Синелобый амазон Научная классификация Домен:ЭукариотыЦарство:ЖивотныеПодцарство:ЭуметазоиБез ранга:Двусторонне-симметричныеБез ранга:ВторичноротыеТип:ХордовыеПодтип:ПозвоночныеИнфратип:ЧелюстноротыеНадкласс:ЧетвероногиеКлада:АмниотыКлада:ЗавропсидыКласс:Пт�...

 

There's the GirlSingel oleh Heartdari album Bad AnimalsSisi-BBad AnimalsDirilisNovember 7, 1987Format7, 12, CD SingleGenreRockDurasi3:50 (Remix)LabelCapitolPenciptaHolly KnightNancy WilsonProduserRon Nevison There's the Girl adalah sebuah lagu oleh band rock Amerika, Heart. Lagu ini disusun oleh Holly Knight dan anggota band Heart, Nancy Wilson. There's The Girl dirilis dalam versi remix sebagai singel ketiga dari album studio kesembilan Heart, Bad Animals. Knight dikenal sebagai penulis lagu...

 

Pongtiwat Tangwancharoen Pongtiwat Tangwancharoen atau Blue (lahir 15 Maret 2000) adalah seorang pemeran asal Thailand. Pada 2015, ia menjadi model di MV Yaak Pen Khon Rak Khong Theu milik Pae & B feat. Chocolate-T. Pada 2016, ia debut akting dalam drama Rahut Prissana. Pada 2019, ia menjadi pemeran pendukung dalam drama Krong Karm, Wai Sab Saraek Kad 2, dan Reminders serta tampil dalam film Love and Run dan memerankan peran utama dalam film Happy New Year Happy New You. Ia menempuh pendi...

American television drama series, 2011–2012 Pan AmGenre Period drama Historical fiction Created byJack OrmanDeveloped byNancy Hult GanisStarring Christina Ricci Margot Robbie Michael Mosley Karine Vanasse Mike Vogel Kelli Garner ComposerBlake NeelyCountry of originUnited StatesOriginal languageEnglishNo. of seasons1No. of episodes14ProductionExecutive producers Nancy Hult Ganis Jack Orman Thomas Schlamme Steven Maeda[1] Sid Ganis Producers Rebecca Moline Marta Gene Camps Toby Conroy...

 

Pangeran Yamato Takeru menyerang Kawakami Takeru (lukisan oleh Tsukioka Yoshitoshi) Kumaso (熊襲code: ja is deprecated ) adalah orang-orang Jepang kuno yang disebutkan dalam Kojiki.[1][2] Mereka diyakini tinggal di selatan Kyūshū hingga zaman Nara.[3] Pemimpin terakhir Kumaso, Torishi-Kaya alias Kawakami Takeru dibunuh oleh Yamato Takeru pada tahun 397. Nama Prefektur Kumamoto diambil dari suku ini. Asal usul Walaupun informasi sangat terbatas, para cendekiawan sep...

 

Dutch TTGrand Prix Sepeda MotorTempatTT Circuit AssenLomba pertama1949Terbanyak menang(pengendara)Ángel Nieto (15)Terbanyak menang(pabrikan)Honda (65) Grand Prix Sepeda Motor Belanda (Dutch TT (Tourist Trophy)) adalah ajang balap motor, yang secara tradisi diadakan pada hari Sabtu terakhir bulan Juni di Sirkuit Assen di Belanda, merupakan bagian dari Kejuaraan Dunia MotoGP. Pada masa lalu semua kelas (50 cc, 125 cc, 250 cc, 350 cc, 500 cc dan sidecars) menjadi bagian dari Dutch TT, sedangkan...

  هنيفان (بالأوكرانية: Гнівань)‏    هنيفان هنيفان تاريخ التأسيس 1629[1]  تقسيم إداري البلد أوكرانيا  [2] إحداثيات 49°05′00″N 28°21′00″E / 49.083333333333°N 28.35°E / 49.083333333333; 28.35   السكان التعداد السكاني 12191 (تقدير) (1 يناير 2022)  معلومات أخرى التوقيت ت ع م+02:00 ...

 

American political think tank (established 1919) This article is about the American public policy think tank. For its research library, see Hoover Institution Library and Archives. This article relies excessively on references to primary sources. Please improve this article by adding secondary or tertiary sources. Find sources: Hoover Institution – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (May 2023) (Learn how and when to remove this message) The Ho...

 

Гайанский доллар[a] англ. Guyana Dollar[b] фр. Dollar de Guyane[b] Вышедшие из обращения 10 долларов100 долларов 1976 года Коды и символы Коды ISO 4217 GYD (328) Символы G$, GY$ и GY$ Аббревиатуры $ • GY$ Территория обращения Страна-эмитент  Гайана Производные и параллельные ед�...

Behind The Cove: The Quiet Japanese Speak OutSampul DVDNama lainNama JepangKanji ビハインド・ザ・コーヴ 〜捕鯨問題の謎に迫る〜 TranskripsiRevised Hepburnbihaindo za kōvu 〜hogeimondai no nazo ni semaru〜 SutradaraKeiko YagiProduserKeiko YagiNaratorRussell GoodallPenata musikNariaki KatoPenyuntingKeiko YagiDistributorYagi Film LimitedTanggal rilis 04 September 2015 (2015-09-04) Durasi110 menitNegaraJepangBahasaJepang Behind The Cove: The Quiet Japanese...

 

This article is about the Nevada politician. For other uses, see Aaron Ford (disambiguation). Attorney General of Nevada Aaron Ford34th Attorney General of NevadaIncumbentAssumed office January 7, 2019GovernorSteve SisolakJoe LombardoPreceded byAdam LaxaltMajority Leader of the Nevada SenateIn officeNovember 9, 2016 – November 8, 2018Preceded byMichael RobersonSucceeded byKelvin AtkinsonMinority Leader of the Nevada SenateIn officeNovember 5, 2014 – November 9, 2016...

 

American comic book publisher Timely ComicsThe original Timely Comics logo.Company typeDivisionIndustryPublishingFounded1939; 85 years ago (1939)Defunct1950; 74 years ago (1950)FateRebranded as Atlas Comics in 1951SuccessorAtlas Comics, Marvel ComicsHeadquartersManhattan, New York CityKey peopleMartin GoodmanProductsComic books, magazine Timely Comics is the common name for the group of corporations that was the earliest comic book arm of American publisher...

Univision is an American broadcast television television network owned by TelevisaUnivision, which was launched on September 30, 1962 as the Spanish International Network (SIN). As of October 2015[update], the network currently has 23 owned-and-operated stations, and current affiliation agreements with 38 other television stations.[1] Univision maintains a national cable network feed that is distributed directly to cable, satellite and IPTV providers in various media markets ...

 

Telephone area code for southwest Georgia, United States Area code 229 is a telephone area code in the North American Numbering Plan for the southwest corner of the U.S. state of Georgia. The numbering plan area includes the cities of Albany, Valdosta, Adel, Leesburg, Bainbridge, Americus, Vienna, Fitzgerald, Ocilla, Cairo, Moultrie, Thomasville, McRae-Helena, and Tifton. The area code was created on August 1, 2000 in a three-way split of area code 912,[1] which had served the souther...