Rómulo Gallegos Freire (Caracas, 1884koabuztuaren 2a - ibidem, 1969koapirilaren 5a) Venezuelako idazle eta politikaria izan zen. Bere eleberrietan bere jaioterriko bizitza, ikuspegiak eta koloreak adierazi zituen. Doña Bárbara (1929), bere eleberririk ezagunenean Venezuelako panpako bizitza islatu zuen. Beste bi eleberri garrantzitsu idatzi zituen: Cantaclaro (1933) eta Canaima (1935). Gallegos Venezuelako lehendakari izan zen zenbait hilabetez Delgado Chalbaudek bere kargutik bota zuen arte (1948). Ondoren Habanara eta Mexikora erbesteratu zen. 1958an berriro itzuli zen Venezuelara. Beste lan aipagarri batzuk: La trepadora (1925), Pobre negro (1935) eta La rebelión (1946) ipuin-liburua.