Diosdado Cabello Rondón (El Furrial,Monagas, Venezuela, 1963koapirilaren 15a) Venezuelako politikaria eta militarra da. Miranda Estatuko gobernaria eta errepublikako bitarteko presidentea izan zen 2002ko apirilaren 13an, Herri Lan eta Etxebizitza ministroa izan zen eta Venezuelako Batzar Nazionaleko seigarren presidentea izan zen. Cabello Marleny Contrerasekin ezkonduta dago, gaur egun, Venezuelako Gobernuko Turismo ministroa, eta harekin lau seme-alaba ditu. Gaur egun, Biltzar Nazional Konstituziogilean dago.