Quimperko Arte Ederren Museoa (frantsesez: Musée des beaux-arts de Quimper) Bretainiako Quimper hirian dagoen arte museoa nagusia da. Frantzia mendebaldeko arte museo garrantzitsuenetako bat da.
Historia
Jean-Marie de Silguy (1785-1864) jaunak bere ondarea utzi zion Quimperreko hiriari, museo bat eraikitzeko baldintzapean. Ondare honek 1.200 margolan eta 2.000 marrazki zituen. Udaletxeak Quimperko katedralaren aurrean zituen lurrak utzi zituen horretarako. Joseph Bigot arkitektoak diseinatu zuen eta 1867 eta 1872 artean eraiki zen.
Lanak
Frantziako margolaritzaren erakusketa aberatsa dauka, baina Herbehereetako eta Italiako artista ugariren lanak ere badaude ikusgai. Margolanik zaharrenak XIV mendekoak dira baina XXI mendekoak ere aurkitzen dira.
Bilduma nagusiak:
- Frantziako eskola: XVII eta XVIII mendeak.
- Iparraldeko eskola (Flandria eta Holanda): XVI eta XVII mendeak.
- Italiako eskola.
- XIX mendeko margolaritza.
Iruditegia
Kanpo estekak