Quiché Guatemalako mendebaldeko departamendua da. Iparraldean Mexikorekin du muga, hegoaldean Chimaltenango eta Sololá departamenduekin, ekialdean Alta Verapaz eta Baja Verapazekin, eta mendebaldean Totonicapán eta Huehuetenangorekin. 8.378 km²ko eremua du eta 2012an 985,690 biztanle zituen[1]. Departamenduko hiriburua Santa Cruz del Quiché da, baina ezagunagoa eta garrantzizkoagoa da Chichicastenango hiria, inguru hartako amerindiarren salerosketa- eta erlijio-gune nagusia.
Ekonomia
Nekazaritza (kotoia, tabakoa, kafea, zerealak) eta abeltzaintza (behiak, ardiak) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Udalerriak
- Santa Cruz del Quiché
- Canillá
- Chajul
- Chicamán
- Chiché
- Chichicastenango
- Chinique
- Cunén
- Ixcán
- Joyabaj
- Nebaj
- Pachalum
- Patzité
- Sacapulas
- San Andrés Sajcabajá
- San Antonio Ilotenango
- San Bartolomé Jocotenango
- San Juan Cotzal
- San Pedro Jocopilas
- Uspantán
- Zacualpa
Erreferentziak
Kanpo estekak