Departamenduaren iparraldean Sierra Madre dago; bertan daude Fuego (3.763 m) eta Pacaya (2.552 m) sumendiak. Mendilerro honetatik hegoaldera itsasbazterreraino iristen den zabaldia hedatzen da. Ozeano Barera isurtzen diren ibai ugari daude. Aipagarrienak Nahualate (Escuintla eta Suchitepéquezen arteko muga egiten duena), Madre Vieja, Coyolate, Acomé, Achiguate eta María Linda dira[1].
Ekonomia
Ekonomia-jarduera nekazaritzan oinarritzen da. Besteak beste kafea, azukre-kanabera, kotoi-landarea, fruituak, artoa eta babarrunak ekoizten dira. Behi-hazkuntza ere garrantzi handikoa da. Dena dela, azken urteetan, turismoak indar handia hartu du, kostaldean batez ere.