Puy Oria Rubio (Torres del Río, 1962) nafar zinema ekoizlea da, Oria Films enpresako burua.
Bizitza
1986an Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean.[1] Ingurumen-hezkuntzaren arloan egiten zuen lan, Elias Kerexeta ekoizleak Las cartas de Aloun lan egiteko kontratatu zuen arte:
Kamera, gutxi gorabehera, erabiltzen banekien, eta pertsona immigranteen bizipenak grabatzeko aukera eskaini zidaten. Iruñean nuen lanean hilabete bateko eszedentzia eskatu nuen: hiru hilabeterako joan nintzen.[1]
Ondoren, Madrilera joan zen bizitzera eta harrezkero zinema munduan lan egin du, El sol del membrillo (1990), Jamón, jamón (1992), Días contados, La pasión turca,[2] Historias del Kronen (1994), Profundo Carmesí (1996), Secretos del Corazón (1996) Silencio Roto (2001), eta beste hainbat film eginez.[1]
1999an, Montxo Armendárizekin batera Oria Films ekoiztetxea sortu zuen,[3] eta ondoren, 2017an, ConsultOriaFilms aholkularitza.[1][4] Espainiako Zinema Akademiaren kidea da.[4] 2007tik 2018ra Madrilgo Ikus-entzunezkoen Elkartearen presidentea izan zen eta 2018an Ekoizle Independente Federatuen presidente hautatu zuten, kargu hori izan zuen lehen emakumea izanik.[1][4]
Sariak eta Aitortzak
Erreferentziak
Kanpo estekak