Putumayo Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen hegoaldean dagoena, Amazonasko eskualdean. Cauca eta Caquetá departamenduekin du muga iparraldean, Nariñorekin mendebaldean, Ekuadorko Sucumbios eta Peruko Loretorekin hegoaldean, Amazonas departamenduarekin hego-ekialdean, eta Caquetárekin ekialdean. 24.885 kilometro koadroko eremua du[1], eta 2016an 349.537 biztanle zituen[2]. Hiriburua Mocoa da (36.185 biztanle 2005ean [3]). Gaztelaniadunak dira herritar gehienak, baina kitxua hiztunak ere daude. 13 udalerri daude.
Erreferentziak
Kanpo estekak