Pump Up the Volume (euskaraz Igo Ezazu Bolumena) 1990eko Allan Moyle kanadar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama-komedia film bat da. Christian Slater, Scott Paulin, Ellen Greene eta Samantha Mathis aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mark (Christian Slater) bere familiarekin batera Arizonako udalerri batera bizitzera lekualdatu den newyorkar gazte bakarti eta barnerakoi bat da. Herriko institutuko arau zorrotzetara egokitzea lortzen ez duenez, inorrek jakin gabe gauero aireratzen den irratsaio pirata bat sortzea erabakiko du. Mikrofonoa eta hitza armatzat dituela, gazteak gauero-gauero irratsaioan gizartean gustukoak ez dituen gauzak kritikatu, matxinadarako deialdia zabaldu eta inguruko ikasle guztien artean eragina izaten hasiko da, bai inork ez daki "Hard Harry" edo "Happy Harry Hard-on" ezizenpean gauero mintzatzen den irrati esatari misteriotsuaren nortasuna zein den.
Aktoreak
Kanpo estekak