Publio Minutzio Augurino (latinez Publius Minucius Augurinus), kontsula izan zen K.a. 492an, Tito Geganio Mazerinorekin batera.
Augurino, Genuzia eta Minutzia gensekoak ziren familia batzuen izena zen. Hitza, jakina, augure eta augurio hitzetatik dator.
Publio Minutzio, bere kontsulaldian, Tito Geganio bere kidearekin batera, nagusiki, herrialde ezberdinetatik janaria lortzen aritu zen, garai hortan Erroma jasaten ari zen gosetearen ondorioz.