Artikulu hau kontsulari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».
Marko Minutzio Augurino (latinez Marcus Minucius Augurinus), erromatar kontsula izan zen bi alditan, K.a. 497an eta K.a. 491n. Bere kidea, bi aldi horietan, Aulo Sempronio Atratino izan zen. Minutzia gensekoa zen.
Bere lehen kontsulaldian, K.a. 497an, Saturnoren tenplua, Saturno jainkoari eskainia eta Saturnalak izeneko jaia ezarria izan zen.
Berriz kontsul izan zen K.a. 491n, Erroman gosete handia egon zenean.
Dionisiok, Minutzio aipatzen du hizlari bezala Koriolanoren aurkako epaiketan, K.a. 491n, non Koriolanoren defendatzaile bezala aritu zen, baita volskoen kanpamendura bidalitakoen bozeramale bezala, horien buru Koriolano bera zelarik, K.a. 488an.