Psilocybe cyanescens |
---|
|
|
|
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hymenogastraceae |
Generoa | Psilocybe
|
Espeziea | Psilocybe cyanescens
|
|
|
Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
| |
Psilocybe cyanescens Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Stropharia coprinifacies, Hypholoma coprinifacies.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 4 (7,5) cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa, titi gabea, likatsua, higrofanoa, hezetasunean arre-hur-horixka-oliba antzeko kolorekoa, lehorrean okre zurbila. Errezel zurixka.
Orriak: Arre-kanela kolorekoak edo gris-arre-gaztaina kolorekoak, ertz argiagoarekin.
Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,25 eta 0,5 cm bitarteko lodierakoa, nahiko zurruna eta zurixka, fibriloso-zetadun-zilar koloreko geruza lodi batez estalia; hirtsutua oinarrian ile trikoideen presentziagatik.[1]
Etimologia: Psilocybe hitza, grekozko bi hitzetatik dator: biluzik, esan nahi duen “psilos” hitzetik eta burua, esan nahi duen “kübe” hitzetik. Pileotik askatzen den azal meheari egiten dio erreferentzia. Cyanescens epitetoa ere grezieratik dator, urdinxka esan nahi duen “cianos” hitzetik. Igurztean hartzen duen koloreagatik.
Jangarritasuna
Ez da jangarria, ziurrenik perretxiko haluzinogenoa.
Nahasketa arriskua
Igurzten denean onddo osoa urdin-berde kolorekoa bihurtzen da.
Sasoia eta lekua
Lurrekoa eta ez fimikola, generoko beste espezieak bezala.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Hawaii, Europa baina Euskal Herrian ez dago horrelakorik, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak