Promised Land (euskaraz Lur Hitzemana), 2012ko Gus Van Sant estatubatuarrak zuzendutako drama film bat da. Matt Damon, John Krasinski, Frances McDormand, Rosemarie DeWitt eta Hal Holbrook aktoreek antzeztu zuten. Dave Eggers idazlearen izenburu berdineko kontakizun batean oinarritua dago.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Steve Butler (Matt Damon) energia enpresa handi batek Sue Thomason (Frances McDormand) lankidearekin batera Pennsylvania estatuko baserri giroko herri batera bidali duen exekutibo bat da, bertako herritarrek lursailen zulatze eskubideak enpresari saltzeko konbentzitzeko helburuz. Azken urteetan herriko ekonomia krisialdiaren ondorioz gainbeheran da eta Stevek herritarrak gas naturala eskuratzeko haustura hidraulikoaren onurez konbetzitzen saiatuko da, baina era berean ordurarte bere bizitza izan denari buruzko gogoeta egiteko aukera izango du.
Aktoreak
Kanpo estekak