Prokulo Verginio Trikosta Rutilo (latinez Proculus Verginius Tricostus Rutilus), erromatar kontsula izan zen K.a. 486an Espurio Kasiorekin.
Trikosta, Verginia genseko antzinako familia baten izena da. Verginia genseko ia kide guztiak familia honetakok ziren, hainbeste izatera iritsi zirenak, beste familia batzuetan banatu behar izan zirela, Zelimontano, Rutilo eta Eskilino kasu. Lehen biak, euren izenengatik aipatzen dira, Trikostatarren familia ere existitzen zen bitartean, eta Trikosta Rutilotarrena.
Prokulo Verginio, bere kide Espurio Kasiorekin, ekuoen aurka joan zen, baina, borrokarik egon ez zenez, Erromara itzuli zen.
Bere kideak bultzatutako nekazal legearen aurkako oposizioan aktiboki parte hartu zuen.