Kinto Fabio Vibulano

Kinto Fabio Vibulano
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

1. Erromako kontsula

K.a. 485 - K.a. 485

2. Erromako kontsula

K.a. 482 - K.a. 482
Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. VI. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaVeii, K.a. 480 ( urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaKaeso Fabius Vibulanus
Amaezezaguna
Haurrideak
LeinuaFabii Vibulani (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Kinto Fabio Vibulano (latinez Quintus Fabius Vibulanus), erromatar kontsula izan zen bi alditan. Lehen aldiz K.a. 485ean, Servio Kornelio Maluginenserekin, eta, bigarrenean, K.a. 482an, Gaio Julio Iulorekin.

Vibulano, Fabia genseko familiarik antzinakoenaren izena zen. Euren eragina hain handia zen, Erromatar Errepublikaren lehen garaietan, familiako hiru anai, zazpi urtez jarraian, K.a. 485etik K.a. 479 arte, kontsul izan zirela. Abizen hau daraman genseko azken kidea, Kinto Fabio Vibulano izan zen, K.a. 412an kontsul izan zena. Vibulano honek, Ambusto agnomena hartu zuen, eta bere ondorengoek, Vibulano izena alde batera utzi eta, bere ordez, Ambusto izena hartu zuten. Modu berean, Ambusto, denbora baten ondoren, Maximogatik aldatua izan zen.

Kinto Fabiok, K.a. 485ean, arrakastarekin eraman zuen volskoen eta ekuoen aurkako gerra, baina, harrapakina euren soldaduen artean banatu ordez, saldu egin zuen, eta, salmenta honekin lortutako dirua, estatuaren altxorrean jarri zuen. Urte honetan, Espurio Kasio hiltzera zigortua izan zen.

K.a. 482an, Fabio Vibulano bigarren aldiz izan zen kontsul, kasu honetan Gaio Julio Iulorekin. Bi kontsulak, Veii hiriaren aurka joan ziren, baina, etsaia agertu ez zenez, hauen lurrak suntsitzen aritu ziren, ondoren etxera itzuliz. K.a. 480an, Kintok, bere anaia Markoren agindupean borrokatu zuen etruriarren aurka, eta guduan hila izan zen.


Aurrekoa
Espurio Kasio eta Prokulo Verginio Trikosta Rutilo
Erromatar kontsula Servio Kornelio Maluginenserekin
K.a. 485
Ondorengoa
Luzio Emilio Mamerko eta Zeson Fabio Vibulano


Aurrekoa
Marko Fabio Vibulano eta Luzio Valerio Potito
Erromatar kontsula Gaio Julio Iulorekin
K.a. 482
Ondorengoa
Zeson Fabio Vibulano eta Espurio Furio Medulino