Problem Child (euskaraz Haur Arazotsua), 1990eko Dennis Dugan estatubatuar zinema zuzendariaren komedia beltzeko film bat da. John Ritter, Michael Oliver, Amy Yasbeck, Gilbert Gottfried, Jack Warden eta Michael Richards aktoreek antzeztu zuten.
Problem Child 2 (1991) eta Problem Child 3: Junior in Love (1995) jarraipena izan zituen, bai eta izenburu berdineko marrazki bizidun telesaila ere.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ben Healy (John Ritter) bere aita eta kirol material banaketa enpresaburu tiranikoa den Big Benentzat (Jack Warden) lan egiten duen yuppie bat da. Beni seme bat edukitzea gustatuko litzaioke, baina Florence (Amy Yasbeck) emaztea ez da haurdun gelditzeko gai. Hortaz, Benek inongo eskrupulurik gabeko Igor Peabody (Gilbert Gottfried) agenteari laguntza eskatuko dio, azken honek zazpi urteko mutiko ilegorri (Michael Oliver) oso bihurri bat aurkeztuko dio, aurrez beste hainbat familiek beren etxeetan jaso baina bere izaera menderagaitz eta arazotsuagatik hogeitamar aldiz umezurztegira itzularazia, moja onberek berek ere berataz arduratu nahi ez dutena.
Aktoreak
Kanpo estekak