Prem Tinsunalonda (thailandieraz: เปรม ติณสูลานนท์, prēːm tīn.nā.sǔː.lāː.nōn ahoskatua; Songkhla, 1920ko abuztuaren 26a - Bangkok, 2019ko maiatzaren 26a) thailandiar militar eta politikaria izan zen. Lehen ministroa izan zen 1980 eta 1988 bitartean. Erregeordea izan zen 2016ko urriaren 13ko Bhumibol Adulyadejen heriotzatik abenduaren 1eko Vajiralongkornen aldarrikatzeraino.
1941ean akademia militarrean sartu zen. Senataria, parlamentuko kidea eta defentsa-ministro izan zen. Thailandiaren Alderdi Komunistarekiko negoziazioak hasi zituen amnistiarekin amaitu zuten. Lehen ministroa izan zen Kriangsak Chamananen atzetik 1980an. Bi estatu-kolpe (1981ean eta 1985ean) garaitu zituen eta lau hilketa saiotar bizirik atera zen. 1988an hauteskundeak antolatu zituen eta boterea eman zion Chatichai Choonhavan irabazleari. 1998an erregearen Batzorde Pribatuaren lehendakaria aipatu zen eta hil zenean Bhumibol Adulyadej erregeordea izan zen.