Kukrit Pramoj (thailandieraz: คึกฤทธิ์ ปราโมช; 1911koapirilaren 20a - 1995ekourriaren 9a) Thailandiako politikari, idazle, jakintsu eta irakaslea izan zen. Thailandiako Ordezkarien Ganberako presidentea izan zen 1973 eta 1974 artean. Thailandiako hamahirugarren lehen ministroa izan zen, 1975etik 1976ra bitartean bere anaia Seni Pramojen agintaldien artean. Rama II.a erregearen birbiloba izanik, Thailandiako errege familiako kidea zen.