Antzinako ErromanDomiziano enperadorearen emazte Domiziaren jabetzako eremua zen, mahastiak eta kanaberak landatuak zituena. Horregatik zuen Horti Domitii izena. Beranduago Prata Neronis (Neronen zelaia) izena hartu zuen eta Erdi Aroan Prata Sancti Petri, San Petri basilikatik gertu baitzegoen.
Mendeetan zehar zelai, baratze, larre eta zingiren osatu zuten eremua harik eta 1883an urbanizazio planak abiatu zituzten arte. 1898an Adriano Antzokia eraiki zen eta 1911ean Justizia jauregia.