Poza de la Salgo gatzagak Burgosko udalerri hartako gatz-meategi ohia da. Páramo de Masako ekialdeko muturrean daude, lurzoruaren sakonune batean. Jada autrigoiek ustiatua,[1] mendeetan zehar eskualdeko ekonomiaren ardatza izan ziren.
Gatza lortzeko, harkaitza ur gezaz disolbatzen zuten, eta ur hori induskatutako putzuetaraino eramaten zuten. Gatzuna galerien bidez garraiatzen zuten, eguzki-erradiazioaren eta beroaren eraginez ura lurrundu zedin.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Abásolo y Gutiérrez, Castros burgaleses: Los poblados de El Castellar (Poza de la Sal), Trulla (Rublacedo de Arriba) y Los Llanos (Soto de Bureba). (1975). Boletín de la Institución Fernán González (Institución Fernán González) (184): 531-538. ISSN 0211-8998..
Kanpo estekak