Potosí Bolivia hegoaldeko hiria da, eta izen bereko departamenduaren hiriburua. Andeetan dago, 4090 metroko garaieran; munduko hiri garaienetako bat da. Garrantzi handia izan zuen meatzaritzan, Espainiaren mende egon zen garaian bereziki (XVI.-XVII. mendeak). 189.652 biztanle zituen 2012an. UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 1987an.
Historia
1545ean hasi ziren, hiria inguratzen duten muinoetan, mea ustiakuntza lanak. Urte horretan bertan sortu zen hiria, eta oso hazkunde azkarra izan zuen: 150.000 biztanletik gora bizi ziren bertan XVII. mendearen erdialdean. 1620-1625 bitartean bikuinen eta euskaldunen arteko gerra jazo zen.
Zilar hobien garrantzia oso apaldu zen ordea, XVII. mendean Perun eta Mexikon hobi askoz iritserrazagoak aurkitu baitzituzten. Gaur egun, teknologia berriekin, berriz hasi dira ustiatzen.
Ondarea
- Casa de la Moneda, 1757-1773 bitartean eraikitakoa. Latinoamerikako eraikin zibilik garrantzitsuenetarikoa da. Inguruko mendietatik ateratako zilarrarekin urteetan ibili ziren espainiarrak txanponak egiten euren inperiorako. Milaka indigena hil ziren ustiatze prozesu horretan, Cerro Rico izeneko mendian nagusiki.
Irudi galeria
Bibliografia
Erreferentziak
Kanpo estekak