Cerro Rico edo Sumaq Urqu (kitxuaz: sumaq, "on, bikain" eta urqu "mendi") Andeetako mendia da, Boliviako Potosí hiritik gertu dagoena. 4.782 metroko garaiera dauka. Espainiar Inperioren garaian, munduko zilar-hobi nagusia izan zen, Mexikoko San Luis Potosíko meategiekin batera.[1] Bertan dago kokaturik Minerita film dokumentala.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak