Portoko katedrala edo Andre Mariaren jasokundearen katedrala (portugesez: Sé do porto) Portugalgo Porto hirian kokatzen den katedrala da. Hiriko eraikin zaharrenetakoa da eta Portugalgo monumentu erromaniko garrantzitsuena.
Arkitektura
Bi dorre ditu aurrealdean, bakoitza kupula batez hornitua. Dekorazioa nahiko heterogeneoa da, arrosa leiho erromanikoa eta atari barrokoa baititu. Barnealdea erromanikoa da baina kalostra gotikoa.
Historia
V eta VI mendeetan sueboen erlijio erdigunea Porton zegoela uste da. 1110 urtean Hugo apezpikuaren aginduz katedralaren eraikuntza abiatu zen eta XIII mendean bukatu zuten. 1333an João Gordoren kapera gotikoa gehitu zitzaion eta XV mendean klaustroa. 1387an bertan ezkondu ziren Joanes I.a Portugalgoa eta Filipa Lancasterkoa, Portugal eta Ingalaterraren betiko harremanaren sorrera hemen dago.
XVIII mendean hainbat osagai barroko gehitu zitzaizkion, aipagarriena Nicolau Nasoni arkitektu italiarrak egindako loggia dotorea.
Iruditegia
-
Aurrealdea.
-
Logia.
-
Klaustroa.
-
Barnealdea.
Kanpo estekak