Portaleteko gotorlekua (bearneraz Hortalessa deu Portalet) Pirinioetako izen bereko mendatean dagoen gotorleku militarra da. 2005ean monumentu historiko sailkatu zuten.[1]
Aspeko ibaia behean duen amildegi batean eraikia, chemin de la Mâture izeneko ibilbidea eta Somport mendaterako bidea babestu zituen. Luis Filipe Frantziakoak hala aginduta, 1842an eraiki zuten. Vichyko erregimenaren garaian espetxe bilakatu zuten eta, gerra ostean, Pétain mariskala bertan egon zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak