Pilar Loreto Citoler Carilla (Zaragoza, 1937) zaragozar odontologoa da, eta arte bildumagilea.[1] Artearen munduan nabarmendu da bere arte garaikideko bildumarengatik, batez ere espainiar, europar, japoniar eta estatubatuar egileenak.[2][3]
Biografia
Medikuntza eta Estomatologiako lizentziaduna da eta unibertsitateko ikasketak Madrilgo Unibertsitate Komplutensean eta Zaragozan egin zituen.
Lan ibilbidea
Odontologo
Odontologoa izan da, eta klinika propioa du Madrilen.[3]
Arte-bildumagile
1970eko hamarkadan, 'Cuencako Taldea' deiturikoarekin harremanetan jarri zen. Talde hori Espainiako arte garaikideko abangoardiako mugimendu garrantzitsuenetako bat zen, eta ez bakarrik Mantxako herria lanerako eta topaketarako ardatz geografiko gisa izateagatik, baizik eta estetika perfekzionistarengatik ere bai. Bakoitzak bere erara garatu eta gainerakoekin partekatzen zuen. Pilar Citolerrek, Eusebio Semperek izan zuen etxea erosi zuen Cuencan, eta hantxe finkatu zuen bildumazale gisa egindako ibilbide luzeko lehen bidaia. Abangoardiekin izan zituen lehen topaketak El Paso taldearekin izan zen; Cuencakoaz gain, Juana Mordó eta Ynguanzoren galeriak ere bai.[4] Gero, nazioarteko arte-azokekin jarraitu zuen: Miquel Barceló, Antoni Tàpies, Gutai talde japoniarra, edo Andy Warhol, estatubatuarren artean. Era guztietako mugimendu artistikoei adi egon da, bai Madrilgo mugimendua, bai pop art delakoa, bai grafitia.[2]
Bere bildumak, Circa XX izenekoak, 1.200 artelan inguru ditu: pinturak, eskulturak, lan grafikoak eta, azken urteotan, argazkigintzakoak. 2013ko martxoan Pilar Citoler Fundaziorako sortu zuen material hori, eta hainbat artista ditu bilduman: Henri Cartier Bresson, Per Barclay edo Begoña Zubero.[2][5] Besteak beste, Antonio Bonet Correa eta Francisco Calvo Serraller arte-historialariek eta kritikariek goraipatu dute Circa XX.[2]
Hainbat erakunderekin lan egiten du, hala nola, Antonio Gala Fundazioarekin (Kordoba) edo Es Baluard museoarekin, non erosketa-batzordeko kidea izan zen (2013-2019).[6][7]
2013. urtean bere bildumaren zatirik handiena Zaragozako Pablo Serrano Museoari eman zion.[8]
Sariak eta aintzatespenak
- 2013an Honoris causa doktore Kordobako Unibertsitatean.[3]
- 2005ean Bildumagintzako ARCO saria jaso zuen.
- 2006an Kordobako Unibertsitateak artea zabaltzeko egindako lanaren aintzatespena.[2]
- 2007an Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina, Espainiako Gobernuak emana.
- 2008an bere bildumaren zati handi baten erakusketa egin zen Madrilgo Círculo de Bellas Artes-en.
- 2014. urtean Arte eta Mezenazgo saria, Bildumazaleen kategorian.[9]
- Kordobako Unibertsitateak bere izenarekin Argazki Garaikidearen Nazioarteko Saria babesten du.[5][3]
Erreferentziak
Kanpo estekak