Henri Cartier-Bresson Chanteloup-en-Brieen, Paris inguruan, jaio zen. Bost neba-arrebetatik bera zen zaharrena. Bere aita oihal fabrikatzaile dirudun bat zen; Cartier-Bresson haria oinarri-oinarrizkoa zen Frantziako edozein jostunen erreminta-jokoan. Amaren aldeko familia Normandiako kotoi merkatari eta lur-jabe familia bat zen eta bertan eman zuen haurtzaroaren zati bat. Cartier-Bresson familia Pariseko burges auzoan bizi zen eta bere garaikideak baino abantaila gehiago izan zituen diruari dagokionez argazkigintza lantzeko. Bere familia katoliko-sozialista bezala deskribatu zuen.
Mutil gaztea zela Brownie argazki-kamera bat izan zuen, festetako argazkiak atzemateko erabilia.
Lehen urteak
Cartier-Bressonek Parisko Ecole Fenelon eskola katolikoan ikasi zuen. Musika ikasteko arrakastarik gabeko ahaleginak egin eta gero bere osaba Louisek, margolari trebea, olio-pinturaren munduan sartu zuen. "Margotzea nire obsesioa izan da nire aita mitikoak, nire aitaren anaiak, 1913ko gabon jaietan bere estudiora eraman ninduenetik; bost urte nituen orduan. Margolaritza atmosfera batean bizi nintzen bertan. Margo-oihalak arnastu nituen." Louis osabaren klaseak laburrak izan ziren oso; Lehen Mundu Gerran hil zen.
1952: The Decisive Moment. Henri Cartier-Bressonen testu eta argazkiak. Henri Matisseren azala. Simon & Schuster, New York. Edizio frantsesa ere badago.
1954: Les Danses à Bali. Antonin Artauden testua Balinese antzokian eta Béryl de Zoeteren iruzkinak. Delpire, Paris. Edizio alemana ere badago.
1955:
The Europeans. Henri Cartier-Bressonen testu eta argazkiak. Joan Miróren azala. Simon & Schuster, New York. Edizio frantsesa ere badago.
1969: Man and Machine. IBMk aginduta. Edizio frantsesa, alemana, italiarra eta espainiarra ere badaude.
1970: France. François Nourissierren testua. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa eta alemana ere badaude.
1972: The Face of Asia. Robert Shaplenen sarrera. John Weatherhill (New York eta Tokyo) eta Orientations Ltd. (Hong Kong)-ek argitaratua. Edizio frantsesa ere badago.
1976: Henri Cartier-Bresson. Henri Cartier-Bressonen testua. History of Photography Series. Edizio frantsesa, alemana, ingelesa, italiarra eta japoniarra ere badaude.
1979: Henri Cartier-Bresson Photographer. Yves Bonnefoyren testua. Bulfinch, New York. Edizio frantsesa, alemana, ingelesa, italiarra eta japoniarra ere badaude.
1983: Henri Cartier-Bresson. Ritratti. André Pieyre de Mandiargues eta Ferdinando Sciannaren testua. Coll. " I Grandi Fotografi ". Gruppo Editoriale Fabbri, Milan. Edizio ingelesa eta espainiarra ere badaude.
L'Autre Chine. Robert Guillainen sarrera. Collection Photo Notes. Centre National de la Photographie, Paris.
Line by Line. Henri Cartier-Bressonen irudiak. Jean Clair eta John Russellen sarrera. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa eta alemana ere badaude.
1991:
America in Passing. Gilles Moraren sarrera. Bulfinch, New York. Edizio frantsesa, ingelesa, alemana, italiarra, portugesa eta daniarra ere badaude.
A propos de Paris. Véra Feyder eta André Pieyre de Mandiarguesen testua. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa, alemana eta japoniarra ere badaude.
1999: The Mind's Eye. Henri Cartier-Bressonen testua. Aperture, New York. Edizio frantsesa eta alemana ere badaude.
2001: Landscape Townscape. Erik Orsenna eta Gérard Macéren testua. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa, italiarra eta alemana ere badaude.
2003: The Man, the Image and the World. Philippe Arbaizar, Jean Clair, Claude Cookman, Robert Delpire, Jean Leymarie, Jean-Noel Jeanneney eta Serge Toubianaren testua. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa, korearra, italiarra, espainiarra eta alemana ere badaude.
1992: Henri Cartier-Bresson dessins et photos. Annick Alexandrek zuzendutako laburmetraia, FR3 Dijonek ekoiztua eta artistaren oharrak. Iraupena: 2 min. Zuri beltzean.
Data ezezaguna: Henri Cartier-Bresson. Gjon Milik zuzenduta. Iraupena: 2 min. Zuri beltzean.
Data ezezaguna: Primo Piano. Carlo Tuziik zuzenduta Romeo Martinezekin elkarlanean. Iraupena: 52 min. Zuri beltzean.
1962: L'Aventure Moderne: Henri Cartier-Bresson. Roger Kahanek zuzenduta Jean Bardin eta Bernard Hubrennerekin elkarlanean. ORTFk ekoiztua. Iraupena: 29 min. Zuri beltzean.
1994:
H.C.B. Point d'interrogation? Sarah Moonek zuzenduta. Take Five Production. Bertsio frantses eta ingelesa daude. Iraupena: 38 min. Zuri beltzean.
Contacts: Henri Cartier-Bresson. Argazkiak bildumaratuz egindako filma. Robert Delpire, Centre National de la Photographie, Paris. KS Visionek ekoiztua. Iraupena: 15 min. Koloretan.
1997: La Conversation. Laure Adlerekin elkarrizketa. France 3k ekoiztua. Iraupena: 64 min. Koloretan.
1998: Pen, Brush and Camera. Patricia Wheatleyk zuzenduta. BBCk ekoiztuta. Iraupena: 50 min. Koloretan.
2003: Henri Cartier-Bresson - Biographie eines Blicks. Heinz Bütleren filma Robert Delpire, Elliot Erwitt, Isabelle Huppert, Josef Koudelka, Arthur Miller eta Ferdinando Sciannarekin. Koprodukzioa: Fondation Henri Cartier-Bresson eta NZZ Neue Zurcher Zeitung. Koloretan.