Pigmalion efektua inkontzienteki aurretik genituen espektatibak betetzeko gure portaera aldatzen duen mekanismo bat da. Iragarpen autobetearekin harreman izan dezake, baina ez du zertan mekanismo bilatua izan behar.
Hezkuntzan erabiltzen den esamoldea da. Hezitzaileek ikasleengan dauzkaten usteak edo itxaropenak neurtzeko moduko ondorioak izaten ditu. Hezitzaileak ikasleengan itxaropen handiak dituenean ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte itxaropena txikia denean baino. Itxaropen handiek Pigmalion efektu positiboa dakartzatela esaten da. Ikasleengan konfiantza gutxi izateak Pigmalion efektu negatiboa dakar.
Psikologiaren alorreko zenbait esperimentuk Pigmalion efektua frogatu dute. Inteligentzia test batzuen bidez neur zitekeela uste zen garaietan, esaterako, honako esperimentu hau egin zen. Testetan emaitza arruntak erakusten zituzten hainbat ikasleren jarraipena egin zen. Emaitza arrunta erakusten zutenen arteko bi talde egin zituzten:
Bat kontrol taldea izango zen, gurasoei bere seme-alaben benetako emaitzak komunikatuko zitzaien. Beste taldekoei, ordea, nahiz eta emaitzetan aurreko taldekoak oso berdinak izan, gurasoei adierazi zitzaien bere seme-alabek gaitasun bereziak eta bikainak zituztela. Handik urte gutxitara inteligentzia neurtzeko testak errepikatu eta bigarren taldekoek emaitza nabarmen hobeak erakutsi (Pigmalion efektu positiboa).
Pigmalion efektuaren jatorria
Pigmalion efektu izena Greziar klasikoko mito batetik hartutako izena dugu. Pigmalion eskulturagilea, Πυγμαλίων grezieraz, bere sormena lan batekin, Galatearekin, maitemindu omen zen. Horregatik PigmalionekGalatea estatua benetako emakumea izango balitz baino hobeto erabiltzen zuen, bizi-bizirik egongo balitz bezala. Afrodita jainkosak maitasun hura saritzeko Galateari bizitza eman zion.
Pigmalion efektua non
Hezkuntzan
Rosenthal eta Jacobson, Bere iragarpena beteko duten profeziak ikertzen eta beste hamaika ikertzaileek ikusi dute zelako ondorioak ekartzen dituzten ikasleengan bere hezitzaileek dauzkaten itxaropenak. Itxaropen handiek emaitza handiak ekartzeko aukerak biderkatzen dituzte, itxaropen txikiek porroterantz bultzatzen dute.
Lan munduan
Ekonomia eta enpresa munduko hainbat adituk langileengan konfiantza izateak eta langileei ardura ematea efektu positiboak dakartzala. Bide beretik, langileek bere buruzagiengan konfiantza izateak erakundearen mesedea dakar.
Merton soziologoak iragarpen autobeteak ikertzean, maiz ikus zituen horrelako kasuak gizartean eta ekonomian. Krisi ekonomikoa egongo zela pentsatzen zen garaietan krisia etortzen zen. Akziodunek eta kontsumitzaileek konfiantza galtzen bazuten, iragarritako krisia segurua bilakatzen zen...
Kiroletan
Doktorego tesiek erakutsi dute urteko lehen hilabeteetan jaiotako umeek aukera gehiago daukatela kirolari arrakastatsuak bilakatzeko. Izan ere, txikitan kiroletan arrakasta izateko aukera handiagoa izaten dute hilabete batzuetako abantailari esker. Baina nagusitan ere arrakasta handiago izateko aukera dutela ikusi da datu estatistikoetan eta aukera handiago hori Pigmalion efektuari egotz dakioke.
Adibideak
Ovidiok, Metamorfosis bere idazlanean, mitoaren beste bertsioa idatzi zuen: Venus jainkosak Pigmalion eskulturagilearen ametsa gauzatuko du.
Bernard Shaw1913My Fair Lady1956. Kultura apaleko kaleko neska bati gizon batek modu kultuagoan hitz egiten eta jokatzen erakutsiko dio.
Lore saltzaile apal bat dukesa dotore legez aurkeztu
Eliza Doolittle andere miresgarri bihurtu
Geppeto
Semea
Pinotxo benetako ume bihurtu
Bibliografia
(Gaztelaniaz) Sánchez Hernandez, M. y López Fernandez, M. (2005) Pigmalión en la escuela. Editorial Universidad Autonómica de la Ciudad de México. México D.F.
(Gaztelaniaz) Díaz-Aguado, M.J. Y Baraja, A. (1988) Interacción educativa y desventaja sociocultural: Un modelo de intervención para favorecer la adaptación escolar en contextos inter-etnicos.
(Gaztelaniaz) Meirieu, P. (1998) Frankenstein educador. Laerters S. A. Barcelona.