Charles Pierre François Augereau, 1. Castiglioneko dukea (Paris, 1757ko urriaren 21a - La Houssaye-en-Brie, 1816ko ekainaren 12a)[1] frantziar jenerala izan zen. Iraultzan, Konbentzio Gerran eta Napoleondar Gerretan aritu zen. Italian eta Jenan nabarmendu zen eta Brumaireko estatu-kolpean parte hartu zuen.
1804an Inperioko mariskal izendatua, Iberiar Penintsulako Gerrara bidali zuten.[2] Napoleonen abdikazio ostean Luis XVIII.a Frantziakoaren alde egin arren, Ehun Egunetan berriro itzuli zen armadara baina Napoleonen porrotaren ondoren atxilotu zuten.
Erreferentziak
- ↑ Michel Cadé, « Augereau (Charles, Pierre, François) », in Nouveau Dictionnaire de biographies roussillonnaises 1789-2011, vol. 1 Pouvoirs et société, t. 1 (A-L), Perpignan, Publications de l'olivier, 2011, 699 p. (ISBN 9782908866414)
- ↑ (Frantsesez) Mullié, Charles. (1852). Pierre Augereau. in: Biographie des célébrités militaires des armées de terre et de mer de 1789 à 1850. Poignavant et Compagnie.