Pieljekaise Parke Nazionala (suedieraz: Pieljekaise nationalpark), Suedia iparraldeko parke nazional bat da, Arjeplog udalerrian dagoena, Norrbottengo konderrian.
Etimologia
Samierazko Bieljijgájse izenetik dator, "belarriaren mendia" esan nahi du, Pieljekaise mendiak (1.138m) belarri baten itxura hartzen baitu.
Flora eta fauna
Urki basoek estaltzen dute parkea, 101 km²-ko azalera hartzen dute. Animalien artean aipagarriak dira: hartza, jatuna, azeri artikoa, arranoa eta ipar-belatza.
Turismoa
Kungsleden ibilbideak zeharkatzen du parkea.
Kanpo estekak
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page