Padjelanta Parke Nazionala (suedieraz: Padjelanta nationalpark), Suedia iparraldeko parke nazional bat da, Jokkmokk udalerrian dagoena, Norrbottengo konderrian. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Laponiako eskualdearen barnean dago.
Sami kultura
Parkearen izena samierazko Badjelánnda izenetik dator eta "lur garaiak" esan nahi du. Sami etniak populatzen du eta hainbat herrixka izateaz gain elur-oreinak bazka dezaten zelai zabalak dituzte.
Geografia
Suediako Parke Nazional handiena da, 1.984 km²-ko azalera baitu. Norvegiarekin mugan dago eta ekialdean duen Sarek Parke Nazional malkartsuaren aldean Padjelanta lautada zabal bat da. Bi aintzira handi daude barnean, Vastenjávrre eta Virihávrre.
Flora
Lur garaiak izanik, zuhaitzen mugatik gora kokatzen da parkearen gehiengoa eta zuhaixka espezie gutxi batzuk baino ez dira azaltzen. Urki zuri menditarraren baso txikiak ere azaltzen dira.
Liken eta goroldioetan aberastasun handia dauka eta 400 espezie deskribatu dira.
Fauna
Ugaztunak ez dira ugariak, aipagarrienak elur-oreina, leminga, jatuna eta azeri artikoa dira.
Hegaztien dibertsitatea aldiz oso handia da. Lautada zabaletan urre-txirri arrunta, negu-txirta, ipurzuri arrunta, eper zuria, txirri lepokoduna, kurlinta bekainduna agertzen dira. Aintziretan ordea izotz-ahatea, zertzeta arrunta, ahatebeltz arrunta, mendebal-txori mokomehe, borrokalaria, temminck txirria, bernagorri arrunta. Basoetan txoka txikia, txio horia, ipar-berdantza, papourdina eta birigarro hegal gorria.
Turismoa
Padjelantaleden izeneko mendi ibilbideak 160 kilometrotako luzera dauka.
Iruditegia
Kanpo estekak
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page