Piarres Ibarrart

Piarres Ibarrart
Bizitza
JaiotzaJatsu1838ko otsailaren 15a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1919ko maiatzaren 5a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 376

Piarres Ibarrart,[1] izengoitiz Bettiri (Jatsu, 1838ko otsailaren 15a - Baiona, Lapurdi, 1919ko maiatzaren 5a) lapurtar bertsolari eta olerkaria izan zen. Besteak beste, Etxahunekin eta Otsalderekin buruz buru kantatu zuen, haiek baino biziki gazteagoa bazen ere. Bestalde, garai hartan antolatzen hasi ziren Lore Jokoetan maiz parte hartu zuen, eta sari anitz irabazi. Lehen saria behin baino gehiagotan eskuratu zuen, Elizanbururekin eta Zaldubirekin lehia estuan.

Bizitza

Piarres Ibarrart Jatsu Lapurdiko Ithurraldean sortu zen 1838ko otsailaren 15ean.[2] Ama ezkongabea izanik, abizena amarengandik jaso zuen, aita zenaren hatzik ere ezagutzen ez delarik. Zazpi urteko soldadugo luzea Montélimar hirian egin ostean, etxera itzuli eta zapatari jarri zen. 1867ko azaroaren 19an, Marianne Dorre lehengusinarekin ezkondu zen; alabaina, horretarako baimenik eskatu ez zuenez, hainbat urte iragan behar izan ziren egoera guztiz normaldu zen arte, elizaren barruan behinik behin.[3] Anna, Frantxoa eta Xanleon izeneko hiru haur izan zituzten, azken biak 21 eta 25 urterekin hilak.

Gazte-gaztetandik jardun zuen Bettiri-k bertsolari, etxekoen aitzinean lehenbizi eta auzokoentzat gero, bai plazetako oholtzeetan, bai tobera-munstra, galarrotsa edota gisa bereko ekitaldietan. Besteak beste, Etxahunekin eta Otsalderekin dematu zen bertsotan. Halako batean, Baigorriko gazteriak deituta, bertan egin zen tobera batean aritu zen koblari; zelatan ezkutuki zebilen Barnetxe erretoreak entzun eta Ibarrarten lanarekin arras gustaturik, elizako koruko kantari, hau da, txantre moduan Baigorrira etortzeko luzatu zion gonbita, Ibarrartek deblauki onartu zuena. Behin Baigorrira eginez gero, Ibarrartek ez zuen plazetan hartzara kantatu, Barnetxe apaizak hala eskaturik; harrezkero, bertsoak paperean pausatzen zituen olerkari bilakatu zen.[3]

Ibarrartek olerkiak aurkezteko berebiziko aukera hauta topatu zuen Arnaut Abadiak antolatu Lore Jokoetan. Lehenik, bertsoak kantatzeko biltoki ezin hobea suertatu zitzaion, eta behin baino gehiagotan saritu zioten bere lana ona; 1869an, Saran kantatu zuen Maria Luisa Ossorio emakume bertsolari azkaindarraren aurka, eta 1871n Sarako Martin Etxetorekin aritu zen. Ostera, idazle moduan aurkeztu zuen lehenbiziko lana 1869ko Kantuak Larrungo mendiari dugu. 1871n, berriz ere Saran eginiko festetan aurkeztu zuen bere olerki bat, Soldado ondoa; hurrengo urtean, ordea, epaimahaikoek ez zuten irabazlerik iragarri eta, Martin Gilbeau medikuak parte hartu zuten olerkariek haien idazkiak egunkarietara igortzeko eskakizunari men eginez, Ibarrartek bere Gerlako presunier bat Le Courrier de Bayonne eta L'impartial de Bayonne egunerokoetan agertarazi zuen:[3]

1 Eskal herritto bat da nere sor-lekhua,

Gerletara xorthetik izan niz deithua,

Prusiano etsaiez han preso hartua,

Nahi duten lekhua hetaz gidatua,

Sei hilabete osoz heien menekua.


2 Hain urrun eman naute, lekhu arrotzetan,

Pietaterik ez da heien bihotzetan,

Abre batzu bezala heia zokhoetan,

Berogarririk gabe neguko hotzetan,

Goseak hil urrana izan niz bortzetan.[4] ...

Edizio berean aurkeztu Itsu bat ez zuen argitara eman. 1875ean, Kantari bat aurkeztu zuen, eta 1878ko festetan Xinaurria eta xoria; sariztaturik gertatu ez zenez, 1879an Donostian eginiko festetan berraurkeztu zuen, ohorezko aipamena jaso eta Manterolak bere kantutegian argitara eman zuelarik. Urte berean, Elizondon eginiko Lore Jokoetan ohorezko aipamena jaso zuen Augustin Etxeberri saratarrarekin batera.[3] 1882ko Sarako lore jokoetan, haren Ikhazkin mendian saritu zuten, Larrondoberriren Alegia olerkiarekin batera:[3]

1 Gazterik hasi nuen gogoa alhatzen,

Bakezko estatua zein othe zaiteken;

Ez bainuen kausitzen egonez herrian,

Hortako jarri nintzen ikhazkin mendian.


2 Urrikari nautenak dire enganatzen:

Urrikalgarriago ditut ezagutzen,

Bake osoa nun da hekien artian?

Ni hartaz gozatzen naiz ikhazkin mendian.[5] ...

1884ko lehiaketan Uso saretan hatzemana aurkeztu zuen, lehenbiziko saria balio izan ziona:[3]

1 Sorthu naiz ipharrean, udaren hastean,

Uso ume bakharra ohantze batean;

Ait'amek naute hazi lumatu artean,

Zoriona gozatuz hiruek bakean.


2 Mundurat agertzean biluzia nintzen,

Amattok luma pean ninduen berotzen;

Hazkurriaren biltzen aita zen ibiltzen,

Nork erran ni ttipian zonbat gosta naizen?[6] ...

Etxarri-Aranatzen ospatu beharreko baina azken unean Sarara aldatu ziren 1885ekoetan, berriz, Laborari etxeko alaba aurkeztu zuen; 1886an, Urnietan, Betiri Itsasukoaren balentria; 1888an, Kanbon, Pilatus hiritarra; Maulen 1890eko irailaren 21ean eta 22an egin ziren festetan, Bildots ait'amez gabetua:[3]

1 Sorthu nintzen neguko gaurik hotzenean,

Aita hil berria zen, ni munduratzean,

Amaz gabetu nintzen gau hartan berean,

Ume-zurtza gelditu etxola batean.


2 Auhenka ari nintzen iraungia gosez,

Lurrean hedatua ikharetan hotzez,

Jainkoa urrikalduz ene bihotz minez,

Lagundu nau, izeba amatzat emanez.[7] ...

Donibane Lohizunen 1892an ospaturikoetan, bigarren saria eskuratu zuen Itsua eta sastrea lanarekin:[3]

1 Euskaldun bat zen itsu eta bertsulari,

Athez-athe zabilan iloba gidari.

Soineko eta diru, janhari edari,

Nasaiki biltzen zuten bertsu eman sari.


2 Zuhur gisa baitzuten sos guti gastatzen,

Piko-pean eltze bat gordea zaokaten.

Hiru ehun libera harat bildu zuten,

Bainan gaixtagin batek ebatsi zioten.[8] ...

Uztaritzen 1893ko ospakizunetan lehenbiziko saria eman zioten Artzaintsa gazte baten bozkarioa lanarengatik:[3]

1 Zelhaietarik ikhusten duzu

Gure etxea mendian,

Eta gorago etxola hura

Harroka baten aldean;

Mendi kaskoan andre gazte bat

Arthalde baten erdian?

Ni nago bemen ardien zaintzen,

Nere khilua gerrian,

Egon ditezen ene ait'amak

Bakhotxa bere lanean.


2 Goizetan utziz egun guziko

Ait'amen begithartea,

Argi hastean idekitzen dut

Etxola haren athea,

Eza aihatzen mendi gainerat

Ene arthalde maitea;

Han iraganik, bake gozoan

Argitik ilhun artea,

Bozik deramat etxerakuan

Kaikua esnez bethea.''[9] ...

Hazparnen 1894an eginikoetan ohorezko aipamena jaso zuen Muthil zahar bat bere mahastian olerkiak:[3]

1 Aitak eman zerautan zerurat juaitean

Enetzat mahastia hartzeko lanean;

Artha nezala,

Aitak bezala

Haintzur eta jorra,

Laguntzat hor nuela... sotoko ophorra.


2 Etxe xuri ttipi bat badut mahastian.

Sagar, udare, phiko mertxiken artian,

Etx'aitzinean,

Loren erdian,

Baratze alhorra,

Dutxuluaren pean... sotoko ophorra.[10] ...

1894an Donibane-Lohizunen eginikoetan bigarren ohorezko aipamena jaso zuen Eskuara, eskualdunak eta heyen loriak lanarengatik. Beran, 1895ean, Madalen Sarako Martira aurkeztu zuen. Ezpeletan 1895eko irailaren 24an eginikoetan hirugarren saria eskuratu zuen Aita zuurra eta irur semeak olerkiarekin. Kanbon 1896ko abuztuan ospatu lore jokoetan lehenbiziko sariaren 50 libera eman zizkioten Aitatxi baten solasak bere ilobaso xumeari lanari esker:[3]

1 Ikusten dugu gizon bat aitasotu denean,

Etx'aintzinean jarririk alkhi baten gainean;

Bere haurrak ezarririk bizi molde onean,

Ilobaso xume bati dagola solasean.


2 Ez da mendi-muthurrean elhurra xuriago,

Aitasok buru gainean biloa duen baino.

Bainan bozki eta xuxen mintzo baita oraino

Ilobaso entzuten bihotz onez han dago.[11] ...

Baigorrin berrogeita lau urte eman ostean, Baionan zuen alabarengana joan zen eta, hantxe bi urte edo emanik, 1917ko maiatzaren 5ean zendu zen.

Memorialak

Jatsu jaioterriak eta Baigorrik Ibarrart-en oroitzapena atxiki nahi izan dute. Bertsularien Lagunak elkartearen proposamenez eta EKEren sostenguaz, Jatsuko auzapezak "Bettiri koblaria" omentzea erabaki zuen. Horiek horrela, herriko eskola publiko elebidunari Pierre Dibarrart izena jarri zitzaion 2008ko urriaren 25ean.[12]

Baigorriri dagokionez, Eskualtzaleen Biltzarrak oroitarria jarri zuen Gaineko karrikako etxe batean eta, 1982ko maiatzaren 2an, omenaldia antolatu zuten herriko elizan.[13]

Lanak

Haren obra gehiena aldizkarietan argitaratu zen: Herria, Eskualduna, Euskal-Erria... 1948an, Piarres Lafittek Ibarrarten 18 olerki (899 bertso) bildu zituen Piarres Ibarrart'en Koblak izeneko bertso bilduman.[14] Olerki ezagun batzuk:

  • Xinaurria eta xoria (1880)
  • Ikhazkin mendian (1882; ohorezko aipamena)
  • Uso saretan hatzemana (1884; lehen sariduna Saran)
  • Mendigaineko Mariaren aithor-minak (1885)
  • Betiri Itsasukoare balentria (1886)
  • Pilatus Hiritarra eta Pierres-ttipi Menditarra (1888)
  • Bildots aitamez gabetua (1890)
  • Itsua eta sastrea (1892; bigarren sariduna Donibane Lohizunen)
  • Artzaintsa gazte baten bozkarioak (1893; lehen sariduna Uztaritzen)
  • Aitak eman zerautan
  • Mitxelengo zubia
  • Madalen Sarako martira (1895)
  • Aitaso baten solasak bere ilobaso xumeari (1896; lehen sariduna)

Erreferentziak

  1. Ofizialki frantsesez Pierre d'Ibarrart; ikus Euskomedian; euskaraz Dibarrart ere idatzi izan da
  2. Piarres Ibarrart. zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-14).
  3. a b c d e f g h i j k Bidador, Joxemiel. Piarres Ibarrart, zapatari bertsoegilea. Euskaldunon Egunkaria, 2000ko martxoak 3, CC BY-SA 4.0, euskaldunon-egunkaria.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-14).
  4. Ibarrart, Piarres. Gerlako presonier bat. susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-14).
  5. Ibarrart, Piarres. Ikhazkin mendian. susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-14).
  6. Ibarrart, Piarres. Uso saretan hatzemana. susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-14).
  7. Ibarrart, Piarres. Bildots ait'amez gabetua. susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-14).
  8. Ibarrart, Piarres. Itsua eta sastrea. susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-14).
  9. Ibarrart, Piarres. Artzaintsa gazte baten bozkarioak. armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-15).
  10. Ibarrart, Piarres. Muthil zahar bat bere mahastian. armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-15).
  11. Ibarrart, Piarres. Aitaso baten solasak bere iloba xumeari. armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-15).
  12. 2008ko ekintzen bilduma. Euskal Kultur Erakundea, eke.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-15).
  13. Oronoz, Mixel Oilandoiko ermita, 2001, Elkarlanean.
  14. Ibarrart, Piarres. Koplak. klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-15).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Bendera Bengkulu Bengkulu adalah salah satu provinsi di Indonesia yang berhasil menorehkan prestasi pada bidang kontes kecantikan, baik di kancah regional, nasional, maupun internasional. Wakil Indonesia asal Bengkulu yang pertama kali adalah Belinda Pritasari Basaruddin Jacobsen dari Kabupaten Kaur pada Miss Earth 2015. Kontes Wanita Kunci Warna   : Pemenang   : Runner-up atau 5 Besar   : Semifinalis atau Perempat-finalis Kontes Wanita Utama Miss Grand Internati...

 

Zona Waktu di Eropa: biru muda Waktu Eropa Barat (UTC+0) biru Waktu Eropa Barat (UTC+0) Waktu Musim Panas Eropa Barat (UTC+01:00) merah muda Waktu Eropa Tengah (UTC+01:00) merah Waktu Eropa Tengah (UTC+01:00) Waktu Musim Panas Eropa Tengah (UTC+02:00) kuning Waktu Kaliningrad (UTC+02:00) emas Waktu Eropa Timur (UTC+02:00) Waktu Musim Panas Eropa Timur (UTC+03:00) hijau muda Waktu Minsk, Waktu Moskwa (UTC+03:00) Warna terang menunjukkan negara-negara yang tidak menjalankan waktu musim panas, y...

 

Irsogladine Names Preferred IUPAC name 6-(2,5-Dichlorophenyl)1,3,5-triazine-2,4-diamine Other names DCPDAT Identifiers CAS Number 57381-26-7 Y ChemSpider 3621 PubChem CID 3752 UNII QBX79NZC1D Y CompTox Dashboard (EPA) DTXSID8043999 Properties Chemical formula C9H7Cl2N5 Molar mass 256.09 g·mol−1 Pharmacology ATC code A02BX16 (WHO) Except where otherwise noted, data are given for materials in their standard state (at 25 °C [77 °F], 100 kPa)....

Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Agustus 2020. Lea PadovaniPadovani dengan Alberto Sordi dalam Il seduttore (1954)Lahir(1920-07-28)28 Juli 1920Montalto di Castro, ItaliaMeninggal23 Juni 1991(1991-06-23) (umur 70)Roma, ItaliaPekerjaanAktrisTahun aktif1945-1990 Lea Padovani (28 Juli 1920...

 

I am mostly retired from article editing on Wikipedia, retaining my account primarily for taking care of promises I had made to help set up a small number of articles, to suggest reversion of damaging changes on pages I monitor, and to be able to request edits on pages related to myself and my work. Nonetheless, if you do need to contact me on something specific, a message on this talk page will still trigger an email and thus likely be seen. This is NatGertler's talk page, where you can send...

 

Cet article est une ébauche concernant un coureur cycliste italien. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?). Pour plus d’informations, voyez le projet cyclisme. Loris CampanaInformationsNaissance 3 août 1926MarcariaDécès 3 septembre 2015 (à 89 ans)MantoueNationalité italiennePrincipales victoires Champion olympique de la poursuite par équipesmodifier - modifier le code - modifier Wikidata Loris Campana (né le 3 août 1926 à Marcaria - mort l...

Velodromo Sempione Informazioni generaliStato Italia UbicazioneVia Arona, Milano Inizio lavori1913 Inaugurazione2 aprile 1914 Demolizione1930 ProprietarioComune di Milano Uso e beneficiariCalcioMilanUS MilaneseItalia (2 incontri) Rugby a 15Amatori Milano Modifica dati su Wikidata · Manuale Il velodromo Sempione fu una struttura polisportiva della città di Milano. Ospitò diverse manifestazioni di diverse discipline sportive tra cui ciclismo, rugby (Sport Club Italia) e calcio, com...

 

Minot redirects here. For other uses, see Minot (disambiguation). City in North Dakota, United StatesMinotCityFrom left to right, from top: Downtown, Milton Young Towers, Minot Public Library, St. Leo the Great Catholic Church, Carnegie Center, and Minot City Hall. LogoNickname: The Magic CityLocation in Ward County, North DakotaCoordinates: 48°14′15″N 101°16′44″W / 48.23750°N 101.27889°W / 48.23750; -101.27889CountryUnited StatesStateNorth DakotaCoun...

 

Title in the Peerage of England Baron Russell redirects here. For other uses, see Lord Russell. Dukedom of Bedford Argent, a lion rampant gules on a chief sable three escallops of the first (Russell).[1]Creation date11 May 1694CreationSixthCreated byWilliam III and Mary IIPeeragePeerage of EnglandFirst holderWilliam Russell, 5th Earl of BedfordPresent holderAndrew Russell, 15th DukeHeir apparentHenry Russell, Marquess of TavistockRemainder to1st Duke's heirs male of the body lawfully ...

Pour la série québécoise, voir Quatuor (série télévisée). Quatuor à cordes en 1961. En musique, un quatuor, intermédiaire entre le trio et le quintette, désigne : un ensemble de quatre chanteurs (quatuor vocal) ou instrumentistes ; une écriture musicale à quatre parties solistes, avec ou sans accompagnement ; une œuvre de musique de chambre pour quatre musiciens de genre et de forme très variés. Le terme Quartettino est également utilisé par certains composite...

 

Spanish footballer In this Spanish name, the first or paternal surname is Rodríguez and the second or maternal family name is Martínez. Juan Rodríguez Rodríguez with Sporting Gijón in 2017Personal informationFull name Juan Rodríguez MartínezDate of birth (1995-05-08) 8 May 1995 (age 28)Place of birth Cedeira, SpainHeight 1.77 m (5 ft 9+1⁄2 in)Position(s) Centre backTeam informationCurrent team AlgecirasNumber 23Youth career2009–2010 Cedeira2010–201...

 

1939 French film directed by Jean Renoir For other uses, see The Rules of the Game (disambiguation). The Rules of the GameTheatrical release posterDirected byJean RenoirWritten byJean RenoirCarl KochProduced byClaude RenoirStarringNora GregorPaulette DubostMila ParélyMarcel DalioJulien CaretteRoland ToutainGaston ModotPierre MagnierJean RenoirCinematographyJean BacheletEdited byMarguerite RenoirMarthe HuguetMusic byJoseph KosmaRoger DésormièreProductioncompanyNouvelle Édition FrançaiseDi...

Численность населения республики по данным Росстата составляет 4 003 016[1] чел. (2024). Татарстан занимает 8-е место по численности населения среди субъектов Российской Федерации[2]. Плотность населения — 59,00 чел./км² (2024). Городское население — 76,72[3] % (20...

 

Tonino Guerra a Pennabilli nel 2011 Antonio Guerra, detto Tonino (Santarcangelo di Romagna, 16 marzo 1920 – Santarcangelo di Romagna, 21 marzo 2012), è stato un poeta, scrittore e sceneggiatore italiano. Indice 1 Biografia 2 Opere letterarie 2.1 In romagnolo 2.2 In italiano 3 Filmografia parziale 3.1 Sceneggiatore 3.2 Regista 4 Onorificenze, premi e riconoscimenti 5 Intitolazioni 6 Omaggi e citazioni 7 Note 8 Bibliografia 8.1 Critica letteraria (elenco parziale) 8.2 Analisi linguistica 9 A...

 

MI Darul Ulum Beraim merupakan satuan pendidikan dasar berjenis Madrasah ibtidaiah yang berada di bawah naungan Yayasan Al-Ma'arif Beraim. Saat ini MI Darul Ulum Beraim dikepalai Anwar Musaddad, M.Pd. Artikel ini tidak memiliki referensi atau sumber tepercaya sehingga isinya tidak bisa dipastikan. Tolong bantu perbaiki artikel ini dengan menambahkan referensi yang layak. Tulisan tanpa sumber dapat dipertanyakan dan dihapus sewaktu-waktu.Cari sumber: MI Darul Ulum – berita...

UCI America Tour Competizione UCI America Tour Sport Ciclismo su strada Edizione 9ª Organizzatore UCI Date 7 ottobre-14 settembre Cronologia della competizione UCI America Tour 2012 UCI America Tour 2014 Manuale L'UCI America Tour 2013 fu la nona edizione dell'UCI America Tour, uno dei cinque circuiti continentali di ciclismo dell'Unione Ciclistica Internazionale. Era composto da una trentina di corse che si svolsero tra ottobre 2012 e settembre 2013 in America. Indice 1 Calendario 1.1 Otto...

 

Town in Washington, United StatesBucoda, WashingtonTownPost OfficeNickname: World's Tiniest Town with the Biggest Halloween Spirit[1]Location of Bucoda, WashingtonCoordinates: 46°47′52″N 122°52′6″W / 46.79778°N 122.86833°W / 46.79778; -122.86833CountryUnited StatesStateWashingtonCountyThurstonArea[2] • Total0.60 sq mi (1.56 km2) • Land0.58 sq mi (1.51 km2) • Water0.02...

 

Jacob Burckhardt nel 1892 Jacob Burckhardt (Basilea, 25 maggio 1818 – Basilea, 8 agosto 1897) è stato uno storico svizzero, tra i più importanti del XIX secolo[1]. La sua opera più nota è La civiltà del Rinascimento in Italia (1860)[2]. Indice 1 Biografia 2 La storiografia di Burckhardt 3 Opere 3.1 Pubblicazioni postume 3.2 Epistolari 3.3 Opere raccolte 4 Note 5 Bibliografia 6 Voci correlate 7 Altri progetti 8 Collegamenti esterni Biografia Quarto dei sette figli di Jac...

加纳的行政區劃,第一級為省(英语:Regions of Ghana)[1](英語:Region,缩写Reg.[2]。中译也称区、行政区[3][4]、地区[2]),第二級為縣[3](District)。自2019年一級為16個省,二級為216個縣: 加納各省列表 主条目:省 (加纳) 加納全國分為16个省,如下: 2019年2月起改制之迦納行政省分布 省 英語 首府 阿哈福大區 Ahafo Region 戈阿索 阿散蒂大區...

 

1965 film by Russ Meyer For other uses, see Mudhoney (disambiguation). MudhoneyTheatrical release posterDirected byRuss MeyerWritten byW.E. SpragueRaymond Friday LockeBased onStreets Paved with Goldby Raymond Friday LockeProduced byGeorge CostelloEve MeyerRuss MeyerStarringHal HopperAntoinette CristianiJohn FurlongRena HortenPrincess LivingstonLorna MaitlandSam HannaStuart LancasterCinematographyWalter SchenkEdited byRuss MeyerCharles G. SchellingMusic byHenri PriceDistributed byEve Productio...