Op. 110 eta Op. 111k bezala, zenbait ezaugarri nabarmengarri ditu, egitura harmoniko aberatsen erabilera, kontrapuntu korapilotsuak, forma klasikoak zorrotz jarraitzea, eta lanaren pisua azken mugimendura pasatzea, tempo moderatoan idatzia eta beste mugimenduak baino luzeagoa dena.
Gesangvoll, mit innigster Empfindung (Andante, molto cantabile ed espressivo)
Vivace ma non troppo - Adagio espressivo - Tempo I
Lehen mugimendua, allegro-sonata forman, harrigarriki laburra da: 3 eta 4 minutu arteko iraupena du eta bere lehen gaiaren erakusketak bost segundu baino ez du irauten.
Prestissimo
Bigarren mugimenduak, mi txikian idatzia, lehen mugimenduari jarraitzen dio bere azken akordea joa izan baino lehen, aurretik, konpositoreak, esate baterako 13. sonatako bigarren eta hirugarren mugimendua lotzeko erabili zuen antzeko prozesu bat. Bere egitura forma sonatari dagokion arren, scherzo izaera eta kontrapuntu zatiak ditu.
Gesangvoll, mit innigster Empfindung (Andante, molto cantabile ed espressivo)
Azken mugimendua sei bariazio dituen gai bat da, bere oinarrizko tempoa konstante mantentzen delarik, bere abiadura eta birtuosismoa pixkana-pixkana konpasak azpibanatzean handitzen diren bitartean.