Beethovenek bere azken hiru sonatak diren op. 109, op. 110 eta op. 111ren plana 1820ko udan pentsatu zuen, Missa Solemnisean lanean ari zela. Alabaina, bere beste zenbait lanekin gertatu zitzaion bezala, 32. sonataren konposaketa prozesu luze eta konplexu bat izan zen, adibidez, allegro ed apassionato mugimenduko lehen gaiaren zirriborroak 1801-1802ko anotazioen kuadernoan aurki daitezkeelarik, bere Bigarren Sinfoniaren garai berekoak izango liratekeenak.
Anotazio hauek opus 111 lanaren azken egitura Beethovenek hasieran pentsatu zuenarekiko nabarmenki ezberdina zela dioten zantzuak adierazten dituzte. Bi mugimenduz beharrean, sonatak hiru izango zituen: horietako lehena 13. harizko laukotean erabiliko zen, eta, bigarrena, baztertua. Soilik hirugarren mugimendua aldatuko zen Maestosora.
Pianoari agurra
Aurretik aipatutako lanen salbuespenekin, opus 111 sonata da Beethovenek pianoarentzat idatzi zuen azken lana. Hala ere, 1827komartxoan hil zen, lan hau amaitu zuenetik lau urte baino gehiagora. Tarte honetan Beethovenek lan garrantzitsuetan lanean jarraitu zuen, Bederatzigarren Sinfonia eta azken harizko laukoteetan kasu, baita sekula egingo ez ziren proiektuetan ere, bere Hamargarren Sinfonia eta Faustoren olerki dramatikoan oinarritutako opera baten adibidez. Baina, lan guzti hauetatik bakar bat ere ez da pianoarentzat, bere musika tresna gogokoena zena, baizik eta, orokorrean, arreglu instrumental eta koralentzat, bere ideia musikalak adierazteko boteretsuagoak ziruditenak.
Lehen mugimendua do txikian idatzitako allegro bat da, Appassionata sonata ezaguna oroitarazten duen sarrera bat aurretik duela. Mugimendua forma sonata ohikoa da, baina fugazko elementuak, elkarnahastutako gaiak eta ez ohiko berrerakusketa bat ditu.
Lehen mugimenduko lehen gaia, konpositorearen beste lan batzuetan bezala, oso sinplea den motibo batean oinarritua dago. Hau, oktaba paraleloetan aurkezten da pianoaren erregistro baxuan fortissimoan, eta, konpas batzuen ondoren, lehenik pianoan errepikatzen da, gorengo erregistroan bi oktaba lekualdatua, eta ondoren arinki aldatua eskuin eskuan, fuga eran.
13 konpasen ondoren, fuga amaitzen da bigarren gaia hasteko, motelagoa dena (meno allegro-adagio) eta modu nagusian. Hau laburragoa da lehen gaiarekin alderatuta (bost konpas baino ez).
Koda dator jarraian, aurretik entzundako gaietan oinarritua, motibo nagusia baxuan entzuten delarik eta la bemol nagusian amaituz.
Garapena
Lehen gaiaren motiboa laburki aipatuz, jarraian fuga bat eta erakusketako gaiei buruzko garapen armoniko bat datoz.
Arietta: Adagio molto, semplice e cantabile
Opus 111 sonatako bigarren mugimendua do nagusian idatzitako sei bariazio dituen gai bat da. Konpas nagusia 9/16 da, oso ez ohiko metrika mota honetako konposaketetan.
17 minutu inguruko iraupena du.
Gaia
Gai nagusia do nagusian eta 9/16ko konpasean idatzitako arietta bat da. Horietako bakoitzak zortzi konpas dituen bi esaldiz osatua dago, lau ahotsezko koro bat bezala garatua. Harmonia biziki sinplea da.
I. bariazioa
Lehen bariazioak, dolce eta sempre legato bezala adierazia, gaiaren tempoa mantentzen du.
II. bariazioa
Bigarren bariazioak aurreko tempoa mantentzen du (L'istesso tempo), baita izpiritua ere (dolce eta sempre legato), baina konpasaren metrika 6/16ra aldatzen da. Jatorrizko motiboaren noten iraupena laburragoa da, eta erritmo eta harmoniaren aldaketak swinga eta, bereziki jazza aurreratzen ditu.
III. bariazioa
IV. bariazioa
V. bariazioa
Bosgarren bariazioa, mi bemolean, ezusteko forte baten ondoren hasten da. Zortzi konpaseko trillo bat da, honek irauten duen bitartean melodia ia bereiztezin bihurtzen delarik. Azkenik, baxuan gai nagusia agertzen da, do nagusi tonikan.