Phạm Hùng (Vinh Longeko probintzia, Vietnam, 1912ko ekainaren 11 – Hanoi, Vietnam, 1988ko martxoaren 10a) vietnamdar politikaria izan zen.
Biografia
Indotxinako Alderdi Komunista sortu zuen 1930. urtean, baina frantsesek atxilotu eta espetxean eduki zuten 15 urtez. Indotxinako askatasunaren aldeko borrokan sartu zen ondoren eta Hego Vietnamgo Alderdi Iraultzaileko Idazkari Nagusi hautatu zuten (1962-1975).
Vietnam batuko Lehen Ministro orde hautatu zuten 1976. urtean, eta Barne Arazoetarako ministro 1980an. Phạm Văn Đồng gobernuburuaren lekua hartu zuen 1987an.
Erreferentziak