Petru Groza
| Petru Groza | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1952ko ekainaren 12a - 1958ko urtarrilaren 7a ← Constantin Ion Parhon - Ion Gheorghe Maurer →
1945eko martxoaren 6a - 1952ko ekainaren 2a ← Nicolae Rădescu - Gheorghe Gheorghiu-Dej → | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Băcia (en) | ||||
| Herrialdea | Errumaniako Herri Errepublika | ||||
| Heriotza | Bukarest, 1958ko urtarrilaren 7a (73 urte) | ||||
| Familia | |||||
| Aita | Adam Groza | ||||
| Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea Eötvös Loránd University (en) | ||||
| Hizkuntzak | errumaniera errusiera hungariera | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | politikaria, abokatua, enpresaburua, ekintzailea eta bankaria | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
| Jasotako sariak | |||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | Romanian National Party (en) | ||||
Petru Groza (Băcia, 1884ko abenduaren 7a – Bukarest, 1958ko urtarrilaren 7a) errumaniar politikaria izan zen. Errumaniako lehen ministroa izan zen 1945etik 1952ra eta estatuburua 1952tik hil zen arte.
Zuzenbidea eta Ekonomia ikasi zituen Budapesteko Unibertsitatean, eta, ondoren, Berlingo eta Leipzigeko unibertsitateetan ikasketak zabaldu zituen, azken horretan doktoretza lortuz.
Ikasketak amaitu ondoren abokatu gisa lan egin zuen eta Lehen Mundu Gerran Austria-Hungariako armadako soldadua izan zen. Gerra amaitu ondoren, Errumaniako Alderdi Nazionalean sartu zen, eta Transilvania Errumanian sar zedin lan egin zuen. Harreman politiko eta erlijioso garrantzitsuak lortu zituen, eta Errumaniako Eliza Ortodoxoaren sinodoko kide izan zen. 1920ko hamarkadan Errumaniako Alderdi Popularrean sartu zen eta Transilvaniarako eta Herri Lan eta Komunikazioetarako ministro izendatu zuten.
1933an Laborarien Frontea alderdi politikoa sortu zuen. 1944an, alderdi hau Errumaniako Alderdi Komunistarekin eta beste alderdi batzuekin elkartu zen Fronte Demokratiko Nazionala osatzeko. 1945eko martxoan, sobietarrek Nicolae Rădescu lehen ministroa dimititzera behartu zuten eta Migel I.a erregeari Groza lehen ministro izendatzeko agindu zioten.
Groza lehen ministroa izan zen 1945 eta 1952 artean. Bere agintaldian komunistek boterea erabat hartu zutela sendotu zuen eta 1947ko abenduan Migel erregea abdikatzera behartu zuen eta herri errepublika aldarrikatu zuen.
1952tik hil zen arte, Batzar Nazionaleko Lehendakari izan zen, estatuburuaren pareko kargua.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.